HASIERA: azaroa 28, 2023
BUKAERA: azaroa 28, 2023
NON: Zoom Plataforma
ORDUTEGIA: 15:30
Kazetari, eragile sozialetako komunikazio arduradunei eta kazetaritzako ikasleentzat gonbidapena.
Azkenengo asteetan, Gazak inoiz ezagutu dugun erasorik bortitzena pairatzen ari du Israelgo estatuaren eskutik; 13.000 palestinar baino gehiago erahil ditu, horietatik ia 6.000 haur. Zisjordanian ere okupazio militarraren basakeria areagotu egin da; eta Israelek inguruko herrialdeak ere bonbardatu ditu azkenengo egunetan.
Baina zertaz ari gara? Nola azaldu hedabideetan Palestinak bizi duen egoera? Gerra vs genozidioa? Okupazioa vs kolonialismoa? Terrorismoa vs erresistentzia?
Honen inguruan hitz egiteko, Bakea eta Duintasuna, BDZ Bizkaia eta Badil (Palestina), “Palestinako gaur egungo egoera azaltzeko narratiba berriak” webinar-era gonbidatzen zaitugu. Solasaldi hau Zoom Plataformaren bidez izango da, azaroaren 28an, 15:30tan. Eta gonbidatu ezin hobeak izango ditugu gaian sakontzeko: Lubnah Shomali (BADIL, Palestina) eta Isabel Pérez, Teresa Aranguren,Yolanda Álvarez, Patricia Simon eta Koldo Alzola kazetariak. Era berean, Miriam Najibi arituko da aurkezle lanetan.
Parte-hartzeko eta solasaldiaren esteka jasotzeko izena eman behar duzu hurrengo estekan: https://us02web.zoom.us/meeting/register/tZAscuytqjstG9yW4O0yXDozar4A1jbVKPvC
Azkenik, lagunduko gaituzu zure inguruan gonbidapen hau zabaltzen?
Bitartean, mila esker eta ongi izan.
#DecolonizePalestine
#EndComplicity