Yayo Herreroren ikastaroa: Lurrean bizitzen ikastea: irudimen eta memoria ariketa bat

HASIERA: otsaila 17, 2024
BUKAERA: otsaila 17, 2024
NON: Gasteiz
ORDUTEGIA: 10:00

Tailerra/Formakuntza

Ikastaro honetan natura nola sakrifikatu dugun eta Lurrarekin eta gure artean nola konektatu dezakegun aztertuko dugu. Gure nahiak birpentsatzen ikasiko dugu, inguruko guztiarekiko modu duin eta errespetagarriagoan bizitzeko. Planetarekin eta geure buruekin dugun harremanari buruz hausnartzera eta eraldatzera gonbidatzen zaitugu!

Noiz? Otsailaren 17an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea, erabilera anitzeko aretoa (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 15 €* (SETEMeko kideak dohainik)
*Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
Izen-ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:
Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.