Zine foruma: Regreso a Remis

HASIERA: urria 15, 2024
BUKAERA: urria 15, 2024
NON: Cines Trueba, Donostia.
ORDUTEGIA: 19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Cartel Zero pobrezia 2024
Pobreziaren eta Desberdintasunen aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak hainbat jarduera antolatu ditu Eskubiderik ez eskuin-muturrean! lelopean. Horietan, ohartarazi nahi du eskuin-muturraren hedapena errealitate bat dela munduan, eta eragin negatiboak dituela pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokan. Eskuin muturra mehatxu esanguratsua da ekitatearentzat, justiziarentzat eta giza eskubideentzat munduan, eta arriskuan jartzen ditu askatasunak eta demokrazia.
Horren inguruan hausnatzeko, Kresala zine klubarekin kolaborazioan, Jean-Gabriel Périoten “Regreso a Remis” pelikularekin zineforuma proposatzen du:

Urriak 15

19:30, Trueba zinemak, Donostia.

Doako sarrera, baina gonbidapenarekin

 

Gainera, urriaren 18an, ostirala, 19:00etan, Donostiako Antiguoko frontoian, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak Maialen Lujanbio eta Unai Agirrerekin doako bertso-saio bat antolatu dute eskuin-muturraren mehatxuen inguruan hausnartzeko eta horiei nola aurre egin aztertzeko.

 

Antolatzaileak: Donostiako Zero Pobrezia Plataforma, Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, D Bus

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, DonostiakoUdala, Lankidetzarako eta Elkartasuneako Euskal Agentzia.