2025eko Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 17. Jaialdia: epaimahairako deialdia

HASIERA: martxoa 25, 2025
BUKAERA: ekaina 15, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat, Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEk urriaren 16tik 23ra bitartean ospatuko den 2025eko Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 17. Jaialdiko epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.

Erakundeek edo pertsona interesatuek komunikatu behar digute zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen parte hartzea. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 15ean itxiko da.

Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Bidezko Giza Garapen Interkultural eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKEekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

Guztira 21 pertsona izango dira (%66 emakumeak eta %34 gizonak), hiru laguneko taldetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:

  • ย IRAUNKORTASUNA
  • GIZA ESKUBIDEAK
  • EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LAN ONENA
  • KULTURARTEKOTASUNA
  • GENERO EKITATEA
  • EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENA
  • INVISIBLE EXPRESS

Lanak ikustea errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari dagokion kategoriako lanak interneten ikusteko sarbide gakoak bidaliko zaizkio.

Epaimahaiaren deliberamenduak 2025eko urriaren 18an, larunbatean egingo dira, goizez. Ondoren, bazkari bat antolatuko dugu iritziak trukatu ahal izateko.

*Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.

Erakundeek edo pertsona interesatuek administracion@kcd-ongd.org helbidera bidali behar dizkigute beren proposamenak, hurrengo informazioarekin:

  • ย Pertsonaren izen-deiturak
  • Jaialdiaren katalogorako argazkia
  • Curriculuma (gehienez 5 lerro), katalogoan argitaratzeko