Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen kide diren Euskadiko GGKE-en lanak (2012-2022) Perun eragindako inpaktuen ebaluazioari buruzko txostena

Urtea: 2023
Lanketa: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Maruja Barrig eta Leire López Delgado

Euskadiko GGKE-ek ibilbide luzea dute Perun, erakundeek eta administrazioek azken urteotan funts gehien inbertitu duten herrialdeetako bat da-eta.

Ikerketa honen helburua izan da modu kuantitatiboan eta kualitatiboan neurtzea ikerketan parte hartzen duten GGKE-en ekintzen eragina, Iquitos eta Limako eremuak eraldatzeko egin duten ekarpena ikusarazteko. Horretarako, honako ardatz sektorial hauek aztertu dira: Tokiko giza garapena/Tokiko garapen ekonomikoa; Emakumeen ahalduntzea, sexu- eta ugalketa-eskubideak, emakumeen aurkako indarkeriak; eta Tokiko erakundeak indartzea.

Ikerketa erabilgarritasunera eta ikaskuntzara bideratu da, ikuspegi sistemiko batetik. Gainera, generoaren, aniztasunaren eta eskubideen zeharkako ikuspegien arabera lan egin da batez ere.