Aurrekontuak lupa feministarekin jardunaldia

Irudia Aurrekontuak lupa feministarekin jardunaldia 2020

Euskadiko GGKE-en Koordinakundea eta euskal erakunde publiko batzuk, Eusko Jaurlaritza kasurako, urratsak egiten ari gara gure erakundeetako aurrekontuek genero-ikuspegia kontuan izan dezaten.

2020ko abenduaren 16an, jardunaldi telematiko hauek antolatu ditugu. Egindako aurrerapen nagusiak aurkeztu ditugu, baita erronka gisa daukagun lana ere, interesa duten GGKE-ek informazioa eduki zezaten eta, are gehiago, tresnak izan zezaten gure aurrekontuetan begirada feminista zer neurritan txertatzen dugun eta hori gauzatzeko modu propositiboan zer landu dezakegun kalkulatzeko.

Honako hauek hartu dute parte: Yolanda Jubeto Ruizek, ekonomista feminista, eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko genero-taldeak; azken horrek egin duen lana aurkeztu du. Gainera, mahai-inguru bat antolatu dugu genero-ikuspegia txertatzearen inguruan euskal erakunde publikoetan:

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

ENTRADAS RELACIONADAS

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Utzi erantzun bat