Berehalako su etena eta nazioarteko zuzenbide humanitario betetzea, Euskadiko GGKE-en aldarrikapenak Palestinarekin elkartasuna mahainguruan

Mesa debate Palestina 2023
Elkartasuna Palestinarekin mesa redonda 2023

Mundua suminez ikusten ari da Israelek Gazan egiten ari den ofentsiba. Baina munduak historia hurbilean aurrekaririk ez duen eraso honetan arreta jarri baino lehen, euskal lankidetzak eta Euskadiko GGKE-ek Palestinan egiten dute lan bertako gizarte-erakundeak babesteko, oinarrizkoak diren eskubideetara sarbidea bermatzeko (adibidez, hezkuntza, osasuna edo elikadura), edota giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak, Palestinan lan egiten duten GGKE-en laguntzarekin batera, Elkartasuna Palestinarekin: décadas de solidaridad vasca ente constantes vulneraciones de derechos humanos mahaingurua antolatu du azaroaren 14an, Donostiako San Telmo Museoan, eta Africa Baeta kazetariaren gidaritzapean.

Ekimen horretan, GGKE-ek lankidetza arloan eta egungo larrialdi humanitarioa egiten duten lana aztertu dugu. Horretarako, UNRWA Euskadiko Bárbara Ruizek eta Mundubat Fundazioko Mónica Alonsok hartu dute parte. Gainera, Xabier Madariaga kazetariak eta EiTBko berriemaile ohiak Jerusalemen bere ikuspegia azaldu du, eta Euskadin bizi den aktibista palestinarra den Mohamed Farajallahren testigantzak eta aldarrikapenak entzun ditugu. Hizlari guztiei esker publikoak gako interesgarriak ezagutu ditu tragediaren neurria zein den ulertzeko.

Galdu bazenuen, hementxe aukera berria ikusteko:

Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia

ENTRADAS RELACIONADAS

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina

Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?

Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Utzi erantzun bat