Bidezko merkataritzako boluntarioak (Medicusmundi Álava/Araba)

Bidezko merkataritzako boluntarioak (Medicusmundi Álava/Araba)

Eskatzailea: Medicusmundi Araba
Postua: Bidezko merkataritzako boluntarioak

Bat egin Medicusmundiko gure boluntario taldearekin! Behar zaitugu!

 

Gasteizen Bidezko Merkataritzarako boluntarioen profila

Gure dendan (Pio XII, 18, Gasteiz) boluntariotza taldean parte hartu nahi duten pertsona dinamiko, sortzaile eta konprometituak behar ditugu.

Gure dendaren helburu nagusia herritarrak Kontsumo Arduratsuaz, Osasunerako Eskubideaz eta gure elkartearen misioaz sentsibilizatzea da.

Egin bat gure lantaldearekin zure ideiak, proposamenak eta konpromisoa plazaratuz!

Denbora librea baduzu eta konpromisoa hartu nahi baduzu, lan asko egin ditzakezu, hala nola:

  • Bidezko merkataritzako produktuen salmenta
  • Talde ekoizleei eta gurekin lan egiten duten pertsonei buruzko informazioa eskaintzea
  • Denda eta erakusleihoa apaindu
  • Dendan eta dendatik kanpo egiteko jarduerak eta ekimenak antolatzea (egun jakinetan egin ditzakegun sentsibilizazio eta kale-ekintzak direla eta)
  • Azoka eta ekitaldietan parte hartzea

Parte-hartze mailari dagokionez, ez dago gutxieneko konpromisorik, eskura duzun eta eskaini nahi duzun denboraren araberakoa izango da soilik.

Trukean, honakoa eskaintzen dizugu:

  • Talde bikain eta dinamiko batean integratzea.
  • Baliabideak eta tresnak eskaintzea zure boluntariotza gauzatu ahal izateko.
  • Askotariko gaietan trebakuntza: Kontsumo Arduratsu, Kontziente eta Eraldatzailearekin, Bidezko Merkataritzarekin, Osasuna eta Ura eskura izateko eskubidearekin, Sexu eta Ugalketa Eskubideekin eta genero-ikuspegiarekin…
  • Gure hirian aldaketarako motorra izan zaitezen, edukietan eta gaitasunetan trebatzea.
  • Dendan eta Bidezko Merkataritzaren inguruko sentsibilizazio eta sustapen jardueretan laguntzea eta zure parte hartzea erraztea.
  • Elkartearen barruan hausnarketarako eta barne-eztabaidarako guneetan parte hartzea.

Badakizu. Gure lanarekin identifikatzen bazara eta mundu hobe baten aldeko ekarpena egin dezakezula uste baduzu… EGIN BAT GUREKIN!

Telefonoa: 945 28 80 31
Emaila: alava@medicusmundi.es