Nazioarteko Lankidetzarako edota Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 19
Azken eguna: 2025 / 04 / 30

Deitzaile: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


1.- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko Gobernu Batzordeak erabaki du Elkargoan xede horretara bideratutako aurrekontu-partidaren kontura diruz lagundu daitezkeen nazioarteko lankidetzarako eta/edo gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak aurkezteko epea irekitzea.

2.- Aurkezten diren proiektuak abokatutzari lotutako jardueretara edo abokatutzak defendatu behar dituen printzipioak gauzatu, defendatu edo garatzera edo giza eskubideen defentsara bideratuta egon behar dira.

3.- Proiektuak Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan aurkeztuko dira (Uribitarte Erranplak 3 – 2., 48001 Bilbo) edo e-mailez bidaliko dira (juntag@icabizkaia.eus) Nazioarteko Lankidetza Batzordeari zuzenduta.

4.- Proiektuak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 30ean amaituko da.

5.- Proiektuak diruz laguntzera bideratutako partida HOGEITA HAMABI MILA EHUN ETA BERROGEITA HAMAR EUROKOA (32.150€) da, eta Proiektu bakar bati edo aurkeztutako zenbaiti banatuta eman ahal izango zaie.

6.- Proiektuak Espainiako Estatuan egoitza duten fundazio edo elkarteek aurkeztu beharko dituzte. EAEko gizarte-eraldaketarako hezkuntzako jarduera baloratuko da.

Eskabidean honako agiri hauek jaso beharko dira nahitaez:

  • 1) Erakundeak helbide soziala duen Zerga Administrazioarekin egunean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin egunean egotearen ziurtagiria.
  • 2) Erakundearen administrazio-organoaren erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen jardueran irabazi-asmorik ez dagoela (ez zuzenean, ez zeharka) ziurtatzen duena.
  • 3) Proiektuaren jarraipenaz eta gainbegiratzeaz arduratuko diren pertsonak zehaztuko dira, eta, aldi berean, proiektua garatzen den lekuan proiektua gauzatzeaz arduratuko den pertsona, elkartea edo erakundea ezagutzeko eta identifikatzeko beharrezkoak diren datu guztiak emango dira. Proiektua aurkezten duenak egiaztatu beharko du ea Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Jokabide Kodea berretsi duen; berrespena modu positiboan baloratuko da laguntzak eta dirulaguntzak ebaztean.

Era berean, aurreko proiektuen gauzatzearen balorazioa hartuko da kontuan.

7.- Proiektuen azterketa eta ebazpena. Epearen barruan aurkeztutako proiektuak Abokatuen Elkargoko Nazioarteko Lankidetza Batzordeak aztertuko ditu. Batzordeak horren berri emango dio Bazkuneko Gobernu Batzordeari. Gobernu Batzordeak diru-laguntzen eta laguntzen inguruan azken erabakia hartuko du.

8.- Gauzatzea. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak ebazpena jakinarazten den egunetik eta hurrengo 12 hilabeteetan gauzatu behar dira, beranduenez.

9.- Diru-laguntza ematea. Diru-laguntza emango dela jakinarazi ondoren, kopuru osoaren %50 ordainduko da. Gainerako kopurua ordainduko da jarduera-memoria partziala onartzen denean eta lehen ordainketan jasotako zenbatekoa erabili dela justifikatzen denean, hurrengo atalean ezarritakoari jarraituz.

10.- Diruz lagundutako ekintzen jarraipena eta justifikazioa. Diru-laguntzaren kargura egindako gastuen eta jardueren justifikazio ekonomikoa finantzatutako partidetara egokitu beharko da, aurrekontuarekin bat etorriz. Partida horiek ezin izango dira aldatu Batzordeak esanbidezko baimena ematen ez badu.

Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, dirulaguntzaren eskabidean datorren proiekturako egindako gastuen guztizko zenbatekoarekin; nolanahi ere, erakunde onuradunek xede horretarako eskatzen zaien dokumentazio osagarri guztia aurkeztu beharko dute.

Proiektua amaitzen denean, diruz lagundutako erakundeek proiektuaren gauzatze osoari buruzko memoria bat aurkeztu beharko dute Abokatuen Elkargoko Lankidetza Batzordean, proiektua amaitzen denetik hilabeteko epean.

Jarduera egin dela eta/edo dirulaguntza-eskabidean proiekturako aurkeztutako gastu guztiak egin direla egiaztatzen ez bada, dirulaguntzarako eskubidea galduko da, eta, ondorioz, dirulaguntza osoa itzuli beharko da.

Gobernu Batzari dagokio, askatasunez, aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzea.

Proiektua amaitu eta dirulaguntza ordaindu ondoren, erakunde hartzaileak Bizkaiko Abokatuen Elkargotik jasotakoa egiaztatzen duen ziurtagiria egin beharko du, mezenasgoa arautzen duen arautegiak zerga-ondorioetarako ezarritakoaren arabera.

Bilbo, 2025eko martxoaren 19a.