Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen deialdia

Hasierako data: 2024 / 03 / 15
Azken eguna: 2024 / 12 / 31

Deitzaile: Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


2024KO EKITALDIRAKO EKINTZA HUMANITARIOKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (PRE)

Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-eskabideak 2024ko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, dirulaguntzen modalitate horretan esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortzen bada, epea amaitu egingo da, aipatutako aldizkarian horren berri ematen den egunean.

 

Xedea.
Gatazka-testuinguruetan eta bestelako indarkeria-egoeretan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleei (betiere, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bidez identifikatuta) zuzendutako ekintza humanitarioko proiektuetarako 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdirako oinarriak argitaratzea da ebazpen honen helburua.

 

Zuzkidura ekonomikoa eta proiektu bakoitzeko dirulaguntza.
5.600.000 euro.
– Erakunde bakoitzari, banaka edo taldeka, gehienez ere bi eskabide eman ahal izango zaizkio.
– Proiektu bakoitzeko gehienez 200.000 euroko dirulaguntza emango da. Proiektuek gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango dute, eta beste sei hilabetez luzatu ahal izango dira.
– Afrikako kontinentean egindako ekintza humanitarioko proiektuen ekimenei emango zaie lehentasuna.

 

Eskabideen epea, aurkezpena eta formalizazioa.
1.– Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-eskabideak 2024ko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, dirulaguntzen modalitate horretan esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortzen bada, epea amaitu egingo da, aipatutako aldizkarian horren berri ematen den egunean.

 

2024KO EKITALDIRAKO EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (EHE)

Xedea.
Ebazpen honen xedea da 2019ko ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak araututako laguntzen deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen modalitatean, bizia salbatzera, sufrimendua arintzera eta krisi humanitarioak pairatzen dituzten pertsonen eskubideak eta giza duintasuna babestera zuzenduta, gatazken eta bestelako indarkeria-egoeren testuinguruetan, eremu humanitarioan erabilitako nazioarteko estandarren bidez identifikatuta.

 

Zuzkidura ekonomikoa eta proiektu bakoitzeko dirulaguntza.
4.800.000 euro.
Erakunde bakoitzak, banaka edo taldeka, gehienez ere eskabide bat aurkeztu ahal izango du.
Esku-hartze bakoitzeko gehienez 800.000 euroko dirulaguntza emango da, eta gutxieneko zenbatekoa 500.000 eurokoa izango da. Iraupena hogeita lau hilabetekoa izango da, eta beste hamabi hilabetez luza daiteke.
Afrikako kontinentean egindako ekintza humanitarioko estrategien ekimenei lehentasuna emango zaie.

 

 

Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta argitalpena egin zen egun berean amaituko da epea, epemugako hilabetean. Epemugako hilabetean zenbaketa hasten den egunaren baliokiderik ez balego, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da. Martxoaren 15etik apirilaren 15era.