Berdintasunari buruzko Diagnostikoak eta Berdintasun-Planak egiteko aholkularitzarako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 02 / 27
Azken eguna: 2025 / 04 / 9

Deitzaile: Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


2025. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere, minimis laguntzen araubidea baliatuta.

Xedea

1. artikulua – Xedea.

Ebazpen honen bidez, enpresei, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen oinarriak arautzen dira, eta dirulaguntzetarako deia egiten da, 2025. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere.

Deialdiak ebazpen honen 2. eta 3. kapituluetan garatutako dirulaguntzen bi lerro jaso eta arautzen ditu. Laguntza-lerro horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta erakunde eskatzaileak bata edo bestea aukeratu beharko du.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, (OJ L, 2023/2831, 15.12.2023, ELI: http://data.europa.eu/eli/reg/2023/2831/oj) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidea aplikatuko zaie laguntza hauei.

 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 euro.