Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka

Hasierako data: 2024 / 06 / 14
Azken eguna: 2024 / 07 / 15

Deitzaile: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea eta helburua.
Deialdi honen xedea da garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka ematea 2024rako. Beka horien helburua da, bekak arautzen dituen martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuaren hitzaurrean adierazitakoaren arabera, gazte profesionalen gaitasunak, ezagutzak, prestakuntza eta espezializazioa garatzen laguntzea garapenerako lankidetzaren eremuan.

Hauek izango dira beka bakoitzaren espezializazio- eta prestakuntza-eremuak:
a) Generoa eta garapena. Genero-ikuspegia txertatzea, bai genero-ikuspegia zeharka sartuz lankidetzako proiektu eta ekimenetan, bai ekintza espezifikoak garatuz.
b) – Ekintza humanitarioa. Antolakunde humanitarioak indartzea; krisi humanitarioak jasan dituzten komunitateak eta pertsonak babestea; euskal herritarrak sentsibilizatzea; eta agenteak koordinatzea.
c) Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa. Prestakuntza eman eta gaitasunak sortzea; eragin eta komunikazio hezitzaileko zereginak betetzea; erakundearteko eremua koordinatzea; eta ikaskuntzaren kultura sustatzea.
d) Giza eskubideak defendatzen dituzten komunitate, antolakunde eta pertsonak babestea. Hau da, ezagutza sortzea; babesaren gaineko ekimenei laguntza ematea, eta babes eta eragin politikoaren alde komunikatzea.

 

Onuradunak.
Beken onuradun izan ahalko dira laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileak.
Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat duten pertsonak.
Beka hauek bateraezinak dira edozein lan ordaindu egitearekin eta garapenerako lankidetzaren eremuan unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonei zuzendutako bestelako prestakuntza-bekak jasotzearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Beken zenbatekoa.
Onuradun bakoitzak 20.000,00 euroko beka jasoko du gehienez (zenbateko gordina); zenbateko horrek barne hartuko du Gizarte Segurantzari egindako kotizazioengatik, bekaren onuradun gisa, ordaintzea dagokion zatia. Kopuru hori ordaintzeko, hilean 1.666 euro gordin ordainduko dira espezializazio- eta prestakuntza-aldiko lehen hamaika hilabeteetan, eta 1.674 euro, berriz, azken hilabetean.