Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzen deialdia

Hasierako data: 2024 / 06 / 28
Azken eguna: 2024 / 07 / 27

Deitzaile: Debako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua.

1.    Oinarri hauen helburua da diru laguntzak emateko modua zehaztea, entitate juridikoen bitartez garapenerako kooperazio proiektuak burutzeko; GGKEen bitartez, kongregazio erlijiosoen bitartez, edota fundazio eta antzekoen bitartez.

 

2.    Honako lerroak aurreikusten dira:

a)    Kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak.

b)    Garapenerako sentsibilizazio- edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko diru laguntzak.

c)    Larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko diru laguntzak.

d)    Adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko diru laguntzak.

e)    Herriko gazte kooperanteak (18-35 urte).

3.    Lerro bakoitzarentzako oinarri espezifikoa zehazten dira.

4.    Lerroren baterako baimendutako gastua agortuko ez balitz, geratzen den diru kopurua beste edozein lerro osatzeko erabili ahal izango litzateke.