Herritasun globalerako sentsibilizazio proiektuetarako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 20
Azken eguna: 2025 / 06 / 25

Deitzaile: Gasteizko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Herritasun globalerako sentsibilizazio proiektuetarako 2025eko dirulaguntza-deialdia

2025eko otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrakherritartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak emateko 2025ekodeialdia. Deialdia argitara ematen da, denek izan dezaten horren berri, hala xedatzen baituteDirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, lege horren Erregelamenduaonesteko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, Toki Korporazioen Zerbitzuen Araudiaren23. artikuluak eta hurrengoek eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantzaorokorrak (Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra aurrerantzean).

1. artikulua. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Indarrean dagoen dirulaguntzen plan estrategikoan (2025-2027) jasota dago dirulaguntza hau.

Helburu hau lortu nahi da deialdiaren bidez: «Garapenerako lankidetzarekin, garapen-bidean dauden herrialdeen errealitatearekin eta na- zioarteko giza eskubideekin zerikusia duten sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduerak bultzatzea, hainbat publikorentzat».

2. artikulua. Baliabide ekonomikoak

Guztira 130.000,00 euro bideratuko dira deialdi honetara, 2025erako udal aurrekontuko 2450 2391 4 8200 Lankidetzarako dirulaguntzak partidaren kontura.

3. artikulua. Deialdiaren xedea

Lankidetza-ekintzak —Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025eko Gida Planaren esparru estrategikoari erantzuten diotenak— kofinantzatzeko laguntzak ematea da deialdiaren xedea. Honela definitzen da misio hori: «Hirian elkartasunaren, giza eskubideen eta herritartasun globalaren kultura sustatzea».