Genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzea

Hasierako data: 2024 / 06 / 22
Azken eguna: 2024 / 07 / 22

Deitzaile: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea.
Ebazpen honen xedea da lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egitea 2024. urterako, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko. Laguntza horiek martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan araututa daude, lehiaketa-prozeduraren bidez, eta martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 3., 4., 7., 10., 16. eta 17. artikuluetan jasotzen dira, hurrenez hurren, laguntzak esleitzeko baldintza orokorrak.
Nolanahi ere, ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabideak bakarrik onartuko dira, eta, haien artetik, 100 puntutik 50eko puntuazioa gainditzen dutenak, dagokion deialdiaren ebazpenean ezarritako aurrekontu-zuzkiduraren mugara iritsi arte, gehienez ere. Era berean, dekretu arautzailearen 2. artikuluan jasotzen den bezala, antolaketa-aldaketaren prozesua hasita duten erakundeek finantzaketa eskatu ahal izango dute prozesuaren ondorengo faseetarako. Kasu horietan, baremazio-irizpideak aplikatu aurretik, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuen baldintzak betetzen direla bermatu beharko da (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 3. artikuluan jasotakoak).