Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 15
Azken eguna: 2025 / 04 / 14

Deitzaile: Irungo Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


IRUNGO UDALA – Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Arloa – 2025eko dirulaguntza deialdi orokorra. 3. eranskina: Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak. BDNS (Identif.): 817636.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

Dirulaguntzen 2025eko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2025eko martxoaren 3ko 276 zk. Ebazpenaren laburpena.

 

Diru-laguntza lerroa

Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak.

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

 

Xedea

Diru-laguntza lerro honen helburua da Garapenerako Lankidetza proiektuei norgehiagoka-erregimenean diru-laguntzak ematea.

 

Onuradunak eta betekizunak

Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izango dute irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, esate baterako, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE), kongregazio erlijioso, fundazio eta antzekoek, beren estatutuetan helburu nagusia garapenerako lankidetzaren esparruan ekintzak garatzea dutenean, eta bideratzen dituzten jarduerak oinarri honetan irizpideekin bat datozenean.

 

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa
  • Aurrekontu-zuzkidura: 220.955,00 euro.
  • Aurrekontu aplikazioa: 1.0410.481.02.230.20.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: gehienez 15.000,00 euro / gehienez proiektuaren % 80a.
Eskaerak aurkezteko epea eta modua

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

 

Irun, 2025eko martxoaren 3a.

Gizarte Ongizateko AOT