Garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako laguntzak

Hasierako data: 2024 / 05 / 11
Azken eguna: 2024 / 08 / 31

Deitzaile: Beasaingo Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
Proiektu bakoitzeko, gehienez, 20.000 €ko diru-laguntza emango da, eta proiektua 2024. urtean hasi eta amaitu beharko da.

Aurrekontua: 65.000 €

Xedea: Larrialdi kasuetan daudenentzako edo ekintza gizatiarrak egiteko laguntza ematea da baldin eta hondamendi naturalek, gatazka armatuek edo antzeko gertaeraren batek eragindako larrialdian edo hondamendian dauden pertsona eta erkidegoentzako badira. Ekintzak beharrean daudenek dituzten beharren arabera gauzatuko dira eta alde batera utziko dira irizpide politikoak, interes ekonomikoak edo arraza, etnia, nazionalitate, erlijio, sexu, adin edo pentsamolde politikoa dela eta egin litezkeen baztertze ezkor guztiak.