Hasierako data: 2024 / 03 / 14
Azken eguna: 2024 / 12 / 30
Deitzaile: Ayuntamiento de Urretxu
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Xedea.
Honako hau da oinarri hauen helburua: garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta burutzeko diru-laguntzak arautzea. Aipatu programak garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzera bideratuko dira eta, halaber, Urretxuko bizilagunen artean nazioarteko elkartasuna eta genero berdintasuna bultzatzeko izango dira.
Diru-laguntza jaso dezaketen programak ondoko taldetan banatzen dira:
— Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak burutzeko diru-laguntza, bai kantitate ekonomikoan eta/edo gauzatan.
— Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei.
— Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak.
Elkarte eta/edo pertsona onuradunak.
Urretxuko Udalak ondoko hauei eskaini ahal izango dizkie diru-laguntzak:
— Nortasun juridikoa duten eta irabazi asmorik ez duten Gobernuz kanpoko talde eta erakundeei Erakunde horien jarduerak deialdi honetan jasotako helburuetara egokituko dira; erakundeak diruz lagundutako ekintzak aurrera egiteko gai izango dira eta, azkenik, erakundeen egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Herrian egongo da (Oinarri hauetako 1. artikuluaren 1 eta 3. taldeentzako).
— Adinez nagusi diren eta legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde batekin irabazi asmorik gabe lan egingo duten Urretxuko udalerrian erroldatutako pertsonei. Burutuko den ekintzak bat egingo du deialdi honetan jasotako helburuekin (Oi narri hauetako 1. artikuluaren 2. taldearentzako).
Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Eskaerak pertsona ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia eredu ofiziala betez (I. eranskina).
Eskaerak, talde bakoitzarentzat onartutako epeetan aurkeztu beharko dira:
a) Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntzak eskatzeko epea: martxoaren 14tik 30 egun naturaleko epea.
b) Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei: martxoaren 14tik urriaren 30 arte.
c) Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak: martxoaren 14tik abenduaren 30 arte.
Aurrekontua eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Guztira 25.000,00 euro. Honela banatuko da:
1. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak: guztiaren % 80.
2. Bekak herriko borondatezko lankideei (batik bat langabetuei edo ikasleei): guztiaren % 10.
3. Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak: guztiaren % 10.
Urretxuko Udalak eskumena izango du talde bakoitzari eskainitako ehunekoa aldatzeko.