Nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 27
Azken eguna: 2025 / 04 / 7

Deitzaile: Olaberriko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Nazioarteko lankidetzarako eta hirugarren munduaren garapenerako diru-laguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia. 2024. BDNS (Identif.): 819852.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

Alkatetzaren 2025eko martxoaren 11ko 60/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen horretan jasotzen diren oinarri orokorrak eta dirulaguntzak emateko deialdia onartu dira.

Onuradunak

Dirulaguntza hauen oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.

Helburua

Munduko herrialde pobreetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak garatu eta hobetzeko jarduerak egiteko lankidetza-programak antolatu eta garatzen laguntzea.

Zenbatekoa

38.550 €

Epeak

Oinarrietan jasotako epeak hartuko dira kontuan. Pertsona edo kolektibo interesdunek udalaren web orrian aurkitu dezakete informazio zehatza, eta Olaberriko udalaren idazkaritzan

Olaberria, 2025eko martxoaren 12a.

Jokin Garmendia Asurabarrena, alkatea.