Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 28
Azken eguna: 2025 / 04 / 25

Deitzaile: Urretxuko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak. BDNS (Iden- tif.): 820113.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

1. Deialdiaren xedea
  • Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntza, bai kantitate ekonomikoan eta/edo gauzatan.
  • Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei.
  • Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak.
2. Dirulaguntzaren zenbatekoa

Emango diren dirulaguntzen batura, gehienez ere 22.500 eurokoa izango da honela banatuta:

  • Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntza, bai kantitate ekonomikoan eta/edo gauzatan: %80.
  • Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei: %10.
  • Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoa: %10.
3. Eskaerak aurkezteko epea
  • Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntza, bai kantitate ekonomikoan eta/edo gauzatan: 30 egun naturalak deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita.
  • Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei: 2025eko urriaren 30 arte.
  • Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoa: 2025eko abenduaren 30 arte.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian aurkitu dezakete informazio zehatza.

Urretxu, 2025eko martxoaren 13a.

Jon Luqui Albisua, alkatea.