Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuetarako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 7
Azken eguna: 2025 / 04 / 7

Deitzaile: Zarauzko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Subvenciones en régimen de concurrencia competitiva a proyectos de desarrollo en países empobrecidos del sur para el año 2025. BDNS (Identif.): 816329.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-Laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

 

Onuradunak

Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza.

Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren kooperazio proiektuek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan.

 

Helburua

Hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterkeria kausen aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa sustatzeko kooperazio-proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak arautzea.

Hegoaldeko herri pobretuetako leku behartsuenen garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bultzatuko duten prozesuak eta proiektuak lagunduko dira. OCDEren garapenerako laguntzako batzordearen laguntza hartzaileen zerrendan sartuta dauden herrialdeak dira.

 

Oinarri arautzaileak

Gizarte Zerbitzuetako dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak (2024ko apirilaren 5eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 66 zk.).

 

Zenbatekoa

214.000 €

 

Eskabideak aurkezteko epea

Hilabeteko epea deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

Zarautz, 2025eko otsailaren 10a.

Xabier Churruca Fernández, alkatea.