Gobernuz kanpoko erakundeentzako diru-laguntzak: lankidetza eta sentsibilizazioa

Hasierako data: 2025 / 04 / 8
Azken eguna: 2025 / 05 / 6

Deitzaile: Zumaiako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


2025eko martxoaren 24ko Ohiko Tokiko Gobernu Batzordean, Zumaiako gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankidetza sustatzen duten jarduereta rako dirulaguntzak emateko, 2025. urteko deialdia egiteko hartutako erabakiaren laburpena. BDNS (identif.): 822695.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

  • 1. modalitatea: Larrialdi-egoeretan espezializatutako ekintza humanitarioko proiektuetarako (2025eko abenduaren 31ra arte). Ekintza humanitariotzat hartuko dira populazioaren aldeko jarduketa ez baztertzaileak, bereziki, garapen bidean diren herrialdetako populazio ahulenen alde egiten direnak. Laguntza hau hondamendi naturalek edo giza jatorria duten gatazkek eragindako mugako egoeretarako da, eta haien oinarrizko helburua da ukitutako pertsonen eta erkidegoen oinarrizko eta berehalako beharrei erantzutea.
  • 2. modalitatea: Zumaian gizarte egoitza duten Gober nuz Kanpoko erakundeei zuzenduta. Garapen bidean dauden herrialdetako biztanleen gizarte eta ekonomia baldintzan hobekuntza ekarriko duten ekintzak bideratzeko asmoa duten Zumaiako gobernuz kanpoko erakundeen lankidetza programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzak ematea (2025eko maiatzaren 6ra arte).
  • 3. modalitatea: Urola Kostako uda lerrietan ((Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnaza- bal, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia) gizarte egoitza duten gobernuz kanpoko erakundeei zuzenduta. Garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak (2025eko maiatzaren 6ra arte).
  • 4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzendutako bekak. Oinarri hauen xedea da Zumaiako herritarrak herrialde kaltetuen garapen lankidetza ekintzetan sentsibilizatzea eta guztien artean arteko elkartasun kultura bultzatzea (2025eko maiatzaren 6ra arte).