Pobreziaren eta Desberdintasunen aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (urriak 17), Donostiako Zero Pobrezia Plataformak hainbat jarduera antolatu ditu eskuin-muturrak munduan duen hedapenaren mehatxuari buruz eta horrek giza eskubideetan duen eraginaren inguruan sentsibilizatzeko eta salatzeko. Plataforma horrek hiriko 14 erakunde eta gizarte-mugimendu biltzen ditu, horien artean Euskadiko GGKE-en Koordinakundea.
Batetik, urriaren 18an, Eskubiderik ez eskuin-muturrean! lelopean, Maialen Lujanbioren eta Unai Agirreren bertsoek, Imanol Artola «Felix» gai-jartzaile lanetan, eskuin-muturraren mehatxuez eta horiei aurre egiteko moduaz hausnartzen lagundu dute. Emanaldian zehar, Donostiako Antiguako frontoi jendetsuak Lujambio eta Agirrek errezitatutako bertsoak errepikatu ditu.
Gainera, urriaren 15ean, Kresala zine klubarekin lankidetzan, Jean-Gabriel Perioten Regreso a Remis filma proiektatu du plataformak Donostiako Trueba zinema-aretoetan. Pelikula horrek zinemaren bidez aurten Pobrezia Zero Plataformak herritarrei proposatu dien gaiaren inguruan gogoeta egin nahi izan duten pertsona asko erakarri ditu.
Azkenik, beste urte batez, Dbusek bat egin du programatutako jarduerak babesteko kanpainarekin, eta, beraz, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean hiriko autobus guztiek eraman dute kanpainaren kartela.
Ekimen hauen helburua da ohartaraztea eskuin-muturraren hedapena errealitate bat dela munduan, eta eragin negatiboak dituela pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokan. Eskuin-muturra mehatxu esanguratsua da ekitatearentzat, justiziarentzat eta giza eskubideentzat munduan, eta arriskuan jartzen ditu askatasunak eta demokrazia.