Palestina etengabe setiatu zutenetik urte bat bete denean eta han 41.000 pertsona baino gehiago hil dituztenean, gatazka eskualdeko beste eremu batzuetara hedatzen ari da. Israel Siria eta Yemen bonbardatzen ari da, eta Libanoko hegoaldea inbaditu du, non ia 500 pertsona hil eta milioi bat baino gehiago etxetik atera behar izan duten. Eskualdeko egoera oso kezkagarria da eta ez du aurrekaririk.
Euskal elkartasuna, abian
Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen bazkide diren ondorengo GGKE hauek, kaltetutako guneetan lankidetza-proiektuak egiten dituzte, edo larrialdietako esku-hartzeak eta ekintza humanitarioak egiten ari dira jada:
- UNRWA Euskadi
- Proyde-Proega
- Solidaridad Internacional
- Alboan
- Caritas Bizkaia
- Manos Unidas
- Acción Contra el Hambre
- Misiones Salesianas
- ACNUR Euskal Batzordea
Gure webguneko GGKE-en direktorioan erakunde hauetako Euskadiko ordezkaritzekin harremanetarako kontaktuak eskuragarri daude.
Zer egin larrialdi humanitario batean? Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Agentziaren informazioa
(Informazioa etengabeko eguneraketan)