Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen teknikaria Euskadin

Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen teknikaria Euskadin

Kargua: Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen teknikaria Euskadin

Deitzaile: UNRWA Euskadi

Aurkezteko epea: 06/09/24

Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen formulazioa eta gauzatzea maite baduzu eta erronka berriak gustuko badituzu, irabazi-asmorik gabeko erakunde garrantzitsu bateko kide izan zaitezke, Palestinako errefuxiatuen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duena. Hau zure aukera izan daiteke!

Talde gaztea gara, dinamikoa, kalitate eta eraginkortasun estandar altuekin lan egiten duena, Palestinako errefuxiatuen bizi-kalitatea hobetzeko eta euskal herritarrak haien eskubideen inguruan sentsibilizatzeko.

Pertsona sortzaile baten bila gabiltza, autokudeaketarako gaitasuna duena eta pedagogia- eta komunikazio-gaitasun onak dituena. Pertsona horren eginkizun nagusia izango da antolakundearen Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektu eta dirulaguntzen jarraipena, justifikazioa eta txostena identifikatzea, formulatzea  hainbat finantzatzailerentzat, batez ere publikoentzat, eta, horrela, datozen urteetan HGH Estrategia garatzen laguntzea.

Prozesuan parte hartzeko, bidal iezaguzu zure CV eta motibazio-gutun bat erreferentzia honekin: TECEDUEUS 2024.06 , Ofertas de empleo y trabaja en el equipo – UNRWA  webgunearen bidez, 2024ko irailaren 6a, 24:00ak arte.