Komunikazioko Arduraduna
Kargua: Komunikazioko Arduraduna
Deitzaile: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Aurkezteko epea: 03/11/24
KONTRATAZIO-ESKAINTZA
Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, nazioarteko lankidetzan lan egiten duten 83 euskal GGKEk osatutako sareak, pertsona bat behar du berehala Komunikazioko Arduradun lanpostua betetzeko.
Zeregina
Erakundeko Koordinazio Orokorraren mende egonik, eta gainerako arlo eta lantaldeekin koordinatuta, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen komunikazioa kudeatuko du, erakundearen helburu estrategikoei laguntzeko eta hari buruzko informazioa helarazteko beraren hartzaileen artean.
Funtzioak
-Erakundearen komunikazio-estrategia diseinatzea eta gauzatzea.
-Edukiak, kanpainak, ekimenak eta komunikazio-ekintzak garatzea.
-Erakundeko Koordinazioari, Gobernu Batzordeari, lantaldeei eta Talde Teknikoari laguntza eta aholkularitza ematea komunikazio-alderdiei dagokienez.
-Komunikabideekin eta kazetariekin harreman egonkorrak izatea (datu-baseak eguneratzea, gaiak proposatzea, hedabideen jarraipena egitea, komunikabideekin lankidetzan aritzea…).
-Prentsa-oharrak, -deialdiak eta -dosierrak, argitalpenak, komunikatuak, material korporatiboak, artikuluak, argudio-bilketak prestatzea, etab.
-Webgunea etengabe kudeatzea, mantentzea eta elikatzea.
-Sare sozialak eta beste komunikazio-tresna batzuk kudeatzea eta indartzea.
-Herritarrentzat ulergarriagoa eta irisgarriagoa den lankidetza-diskurtso berri bat eraikitzen laguntzea.
-Erakundearen irudi korporatiboa zaintzea.
-Komunikazioaren arloko proiektuak diseinatzea eta garatzea.
-Erakundea kide den plataforma eta sareetan komunikazio-ekintzetan laguntzea.
-Barne-komunikazioko kanalak, tresnak eta prozedurak diseinatzea eta horietan laguntzea.
-Esleitutako aurrekontuaren exekuzioa eta jarraipena egitea.
Hitzarmenen eta proiektuen formulazioa, jarraipena eta justifikazioa egitea, komunikazioari dagokionez.
-Erakundearen lanaren kontu-ematerako produktuak eta ekimenak lantzea.
-Aipatutako funtzio horietarako sortuko diren lantaldeak edo lan-espazioei laguntzea eta dinamizatzea.
-Erakundearen jarduerak garatzen laguntzea.
Baldintza profesionalak eta pertsonalak
-Komunikazio Zientzietako lizentziatura edo gradua edukitzea: kazetaritza, ikus-entzunezko komunikazioa edo publizitatea.
-Komunikazio-estrategiak edo -kanpainak aztertzeko, diseinatzeko eta ekoizteko prestakuntza eta ezagutzak edukitzea.
-GGKE-en, lankidetzaren edo hirugarren sektore sozialaren eremuko komunikazio-arloan esperientzia edukitzea.
-Kazetaritzarako eta komunikaziorako trebetasunak edukitzea.
-Euskadiko komunikazioaren eta komunikabideen eremua ezagutzea.
-Euskal GGKE-en, nazioarteko lankidetzaren, giza eskubideen eta gizarte-eraldaketarako komunikazioaren sektorea ezagutzea.
-Erakundearen xede eta helburuekin identifikatzea.
-Euskarako C1 maila edo antzekoa edukitzea.
-Euskaraz eta gaztelaniaz idatziz eta ahoz adierazteko gaitasun handia edukitzea.
-Ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da.
-Webgunea kudeatzeko eta edukiak kudeatzeko (WordPress) ezagutzak edukitzea.
-Web-diseinuko, irudiak tratatzeko eta audioa eta bideoa editatzeko programak erabiltzen jakitea.
-Sare sozialen kudeaketari buruzko ezagutza izatea.
-Taldean lan egiteko eta taldeak kudeatzeko eta dinamizatzeko trebetasunak edukitzea.
-Sormena eta berrikuntzarako gaitasuna edukitzea.
-Genero-gaietan eta feminismoetan ezagutza eta motibazioa edukitzea.
-Mugikortasun geografikoa Euskadi barruan.
Eskaintzen diren baldintzak
-Lanaldi osoko lan-kontratua, urtebeteko eszedentzia bat betetzeko.
-Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko baremoaren araberako soldata.
-Lantokia: Arabako ordezkaritzan (Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea -San Ignacio Loiolakoa kalea 8, 3. solairua, 1. bulegoa, 01001, Gasteiz-), edo Bizkaiko ordezkaritzan (Erronda kalea, z/g. 3., C bulegoa, 48005, Bilbo).
Eskabideak aurkezteko
Interesdunek 2024ko azaroaren 4ra arte baino lehen, barne, bidali behar dute beren curriculum vitae-a eta aurkezpen-gutuna, erreferentzia hau jarrita: “Komunikazioko arduraduna”, helbide elektroniko honetara: coordinadora@ongdeuskadi.org.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko hautatutako izangaiekin bakarrik jarriko gara harremanetan.