Komunitatea Eraldatzeko Hezkuntza teknikaria

Komunitatea Eraldatzeko Hezkuntza teknikaria

Kargua: Komunitatea Eraldatzeko Hezkuntza teknikaria

Deitzaile: Emaús Gizarte Fundazioa

Aurkezteko epea: 17/01/25

Emaús Gizarte Fundazioa Nazioarteko Emauseko mugimenduko erakunde bat da, eta bere eginkizuna eraldaketa-prozesu indibidualei eta kolektiboei laguntzea da, gizarte bidezkoagoak eta berdinzaleagoak eraiki ahal izateko.

Erakundearen Komunitatearen Eraldaketa prozesutik, taldean motibazio maila handiko bi pertsona sartzea bilatzen dugu, taldean lan egiteko gaitasuna eta mundua aldatzeko gogoa dutenak.

Eskainitako bi lanpostuen funtzioek eskatzen dute hautagaiek honako arlo hauetan konpetentziak frogatu ahal izatea:

  • herritarren espazioak dinamizatzea (metodologia parte-hartzaileak, dinamizazio-tresnak eta abar ezagutzea)
  • ingurumenaren arloko ezagutza espezifikoak
  • ekitatearen, berdintasunaren edota feminismoaren arloko ezagutzak
  • arintasuna euskaraz (C1 maila), ingelesez (C1) eta frantsesez (B2)
  • komunikatzeko gaitasuna, pentsamendu estrategikoa eta kritikoa
  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (EpTS) proiektuen kudeaketan esperientzia

Lanposturako baldintzak eta bi eskaintzen lan-baldintzak zehatzago ezagutzeko, kontsultatu honekin batera doazen fitxak.

Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskerrik asko!