Lan eskaintza: Etiopiarako kooperantea

Lan eskaintza: Etiopiarako kooperantea

Kargua: Etiopian kooperantea

Deitzaile: Medicusmundi Gipuzkoa

Aurkezteko epea: 10/01/25

ZEREGINAK:

  • Medicusmundi Gipuzkoarekin elkarlanean dabilen bertako erakundea lagundu honako arlo hauetan:
    • Proiektuaren alderdi tekniko eta ekonomikoaren jarraipena eta justifikazioa egin finantzaileen eskakizunen arabera.
    • Egin beharreko lanaren kronograma betetzeko jarraipena egin.
    • Proiektuan genero-ikuspegia gehitu eta haren jarraipena egin.
  • MMGrekin elkarlanean dabilen erakundearekin harreman estua izan eta antolaketa arloan, zein arlo ekonomiko, tekniko edo politikoan sendotzeko behar duten laguntza oro eskaini.
  • Proiektua gauzatzen den lekura lanaren jarraipena egitera joan.
  • Medicusmundi Gipuzkoarekin etengabeko komunikazioa mantendu.
  • Tokiko erakunde publiko eta pribatuekin koordinatu.
  • Komunikazio eta garapenerako hezkuntza jardueretarako intsumoak sortu.
  • MMGri kontuak emateko intsumoak sortu.

BETEBEHARREKOAK:

  • Lizentziatura edo Diplomatura.
  • Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
  • Tokian tokiko garapenerako proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen eskarmentua izatea, Afrikan batez ere.
  • Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
  • Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
  • Ezagutza informatikoak izatea, bai eta txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzarioak zein komunikazio produktuak burutzeko ezagutzak ere.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimena izatea.

BALORATUKO DA:

  • GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan batez ere.
  • Etiopiako eta Afrikako errealitateak ezagutzea.
  • Euskal lankidetza publikoaren funtzionamendua ezagutzea.

BALDINTZAK:

  • Asteko lanaldia: 35 ordu.
  • Lantokia: Etiopia.
  • Kontratu mota: 9 hilabeteko kontratua, ekoizpenaren gorabeherengatik, proiektu baten jarraipena egiteko eta ixteko (6 hilabeteko probaldia).
  • Soldata: medicusmundi gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.
  • Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2025eko apirila.

Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute urtarrilaren 10a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz (Serapio Mujika kalea, 33, behea – 20016 Donostia), «Etiopian Kooperante» gaiarekin.