Etiopiako AECID hitzarmeneko kooperante koordinatzailea
Kargua: Etiopiako AECID hitzarmeneko kooperante koordinatzailea
Deitzaile: Medicusmundi Gipuzkoa
Aurkezteko epea: 21/02/25
Medicus Mundi Gipuzkoa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da, irabazi-asmorik gabea, erlijio eta politika aldetik independentea, eta 1974tik osasun globalerako eskubidearen alde lan egiten du. Medicus Mundi Gipuzkoan, osasun globala giza eskubideen oinarrizko osagaitzat hartzen dugu, eta, horregatik, populazio behartsuenen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten dugu.
Medicus Mundi Gipuzkoak 24 urte baino gehiago daramatza Etiopian, emakumeen eskubideak aitortzearen alde lan egiten, eta esku hartzeko eremuetan kalteberatasun handieneko egoeran dauden biztanleei lehentasuna ematen.
Hautatutako pertsona AECID Ā«Somaliako Eskualdeko hegoaldean genero-arrakalak eta indarkeria matxistak murriztuzĀ» hitzarmeneko koordinatzaile atzerriratua izango da. Hitzarmenaren helburua Somaliako Eskualdeko emakumeak ahalduntzea da, eremu publikoan parte har dezaten sustatuz, gaitasunak areagotuz eta indarkeria matxisten prebentzioa eta arreta hobetuz.
FUNTZIOAK:
1.Ā Ā Ā Hitzarmena Egoitzako teknikariarekin koordinatuta zuzentzea:
- Hitzarmenaren helburuak eta jomugak betetzen direla zaintzea, emaitzetara bideratutako kudeaketa ziurtatuz.
- Hitzarmenaren gauzatzea koordinatzea, tokiko erakunde bazkidearekin eta egoitzako teknikariarekin koordinatuta.
- Kalitate teknikoa eta hitzarmenaren betearazpenaren eta plangintzen betetzearen jarraipena gainbegiratzea, baliabideen erabilera eraginkorragoa izan dadin egin daitezkeen aldaketak aurreikusiz eta neurri zuzentzaileak proposatuz.
- Babesa eta bermea genero-ikuspegiaren zeharkakotasunean.
- AECIDen kontrol- eta justifikazio-oinarriak eta -arauak betetzearen arduraduna.
- PACak eta jarraipen-txosten teknikoak, ekonomikoak eta administratiboak egitea, AECID ereduei jarraiki.
- Proiektuaren finantza- eta kontabilitate-gainbegiratzea: kontuen jarraipena egitea, hitzarmenaren aurreikuspenak eta analisi ekonomikoak egitea, eta auditoriak prestatzea.
2.Ā Ā Ā Barne-koordinazioa ziurtatzea hitzarmenean inplikatutako alderdiekin:
- Tokiko bazkidearekiko harremana zaintzea, hartutako erabakien jarraipena eginez.
- Tokiko bazkidearen gaitasunak indartzea: prestakuntza, aholkularitza eta laguntza. Azterketa eta sistematizazio espezifikoen ekarpena.
- Jarraipena egiteko eta bertan egoteko bidaiak, eskubideen eta betebeharren titularrekin batera.
- Etengabeko komunikazioa OCErekin, eta herrialdeko lankidetza-jardueretan parte hartzea.
- Etengabeko komunikazioa eta elkarlana egoitzako teknikariarekin.
3.Ā Ā Ā Medicus Mundi Gipuzkoako taldearekin lankidetza ziurtatzea:
- Balio erantsia ematea Medicus Mundi Gipuzkoako taldeari, ezagutzen kudeaketan eta transferentzian.
- Medicus Mundi Gipuzkoan kontuak emateko behar diren intsumo guztiak sortzea.
- Etengabeko komunikazioa izatea medicusmundi gipuzkoaren bulegoarekin.
BETEBEHARREKOAK:
- Goi-mailako unibertsitate-titulua.
- Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
- AECID proiektuen eta/edo hitzarmenen identifikazioan, formulazioan, gauzatzean, jarraipenean eta ebaluazioan esperientzia izatea, batez ere Afrikan.
- Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
- Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
- Informatikako ezagutzak, txosten teknikoak eta ekonomikoak egiteko.
BALORATUKO DA:
- Etiopiako eta Afrikako errealitateak ezagutzea.
- Erantzukizun handia. Ekimenerako gaitasuna, proaktibitatea eta planifikatutako jarduerekiko konpromisoa.
- Lanerako eta gatazkak konpontzeko gaitasuna.
BALDINTZAK:
- Asteko lanaldia: 35 ordu.
- Lantokia: Etiopia.
- Kontratu mota: lanaldi osoko lan-kontratua, medicusmundi gipuzkoako soldata baremoaren eta baldintzen arabera.
- Soldata: Medicus Mundi Gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.
- Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2025eko apirila.
Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute 2025eko otsailaren 21a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz (Serapio Mujika kalea, 33, behea. 20016 Donostia), Ā«Etiopian KooperanteĀ» gaiarekin.