Egun, munduak aldaketa eta ziurgabetasun garaiak bizi ditu, baina abagune paregabea ere bada euskal lankidetza hobetzeko eta gizartearen, GGKE-en eta Euskadiko erakunde publikoen zeregina indartzeko gizartea eraldatzen jarraitu ahal izateko.
Egunotan, lankidetza-lege berria garatzen ari da eta GKEok etorkizuneko lankidetzaren hausnarketan eta eztabaidan ekarpenak egin nahi ditugu. Aldaketen aurrean beldurrik gabe, baina 30 urtez Euskaditik sustatutako esperientzien eta elkartasun-arrakasten aitorpenarekin, ekiten diogu horri. Jardunaldi hau 2021eko uztailaren 4an antolatu dugu, Bilbon.
Lehenengo mahai-inguruaren titulua hau izan da: Aurrera begiratu atzera begiratzeari utzi gabe: Euskadiko garapenerako lankidetza berri baterako gakoak, eta Pilar Kaltzada kazetaria izan dugu moderazio lanetan. Honako hauek hartu dute parte: Mertxe Larrañagak, ekonomia feministan aditua, eta EHUko irakaslea eta nazioarteko ekonomian ikerlaria; Javier Arellanok,
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa; Miquel Carrillok, lankidetzan aholkularia, estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeko batzordekidea eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzako kidea (Andrés R. Amayuelas estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeko presidente ohiak ordezkatu zuen azken orduko ezbehar baten ondorioz); eta Gloria Guzmánek, Hegoa Institutuko ikerlaria.
Mahai-inguru honetan parte hartu duten pertsonek aurretik artikulu motibagarri eta iradokitzaile hauek idatzi dituzte eztabaida sustatzeko:
–Globalización y desigualdad en tiempos de pandemia, Mertxe Larrañaga
–Las ONG en el futuro de la cooperación internacional. La importancia de la sociedad civil como actor clave para la implementación de políticas inclusivas, Miquel Carrillo
–Reflexiones sobre la cooperación vasca desde la perspectiva de sujetos políticos del Sur, Gloria Guzmán
Bigarren mahai-inguruaren izenburua Alderdi politikoen jarrerak etorkizuneko lankidetza lege berriaren aurrean izan da, eta Pilar Kaltzada kazetaria izan da berriz horren moderatzailea. Honako hauek hartu dute parte: Maitane Ipiñazar, EAJ-PNV; Diana Urrea, EH Bildu; Iñigo Martínez, Elkarrekin Podemos; Teresa Laespada, PSE-EE eta Carmelo Barrio, PP-Ciudadanos:
Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Bilboko Udala, Donostiako Udala