Azterketa berritzaile honek neurtu nahi du 2010-2020 urteetan zehar esku hartze honek izan duen inpaktu soziala lurralde horretan. Analisiaren helburua da zenbait proiektu puntual ebaluatze hutsetik harago joatea. Lortutako ondorioen argazki zabala eskaintzen du, bai eta euskal GGKE-en elkartasun-ekimenei esker Chiapaseko emakumeen eta gizonen bizitzan zer aldaketa sakon gertatu diren jakitea ere, gizarte-eraldaketaren ikuspegitik. Ikuspegi holistikotik, lan honek eskualde eta denbora tarte horietan egindako lanaren indarguneak eta ahulguneak adierazten du emaitzei dagokienez.
Sarean ikusgai da nazioarteko lankidetzaren arloko euskarazko hiztegia
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Nazioarteko Lankidetza Hiztegia sortu du. Dokumentuak lankidetzaren arloko ohiko hitzak, kontzeptuak eta siglak biltzen ditu, euskaraz.