Gasteiz Konexioan ekitaldiak Palestina eta Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna balioetsi du

Nazha El Khalidi eta Mohammad Farajallah ekintzaileak izan ziren ekitaldian. Argazkia: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Azaroaren 28an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatutako Gasteiz Konexioan ekitaldiaren IX. edizioak munduarekin eta elkartasun globalarekin lotu zituen gasteiztarrak, Palestinako eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen askatasunaren aldeko esperientzien eta borroken bidez.

Rosabel Argote kazetari, giza eskubideen aldeko ekintzaile eta UNRWA Euskadiren Arabako erreferentea izan zen Gasteiz Konexioan ekitaldiaren bederatzigarren edizioa aurkezteko arduraduna. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak urtero Araban antolatutako ekitaldi nagusia Aldabeko gizarte etxeko ekitaldi-aretoan egin zen aurten ere.

Territorios ocupados: non daude giltzak? izenburupean, besteak beste, Nazha El Khalidi saharar kazetari, ekintzaile eta Équipe Média albiste-agentziaren sortzailearen eta Mohammad Farajallah Euskadin bizi den ekintzaile palestinarraren testigantzak entzun ziren.

Mendebaldeko Saharako eta Palestinako errealitateei eta borrokei buruzko testigantzez gain, ekitaldiak lurralde okupatuen egoerari erantzuteko Gasteiztik bultzatutako bi mobilizazio esperientzia ezagutzeko aukera ere izan zen: alde batetik, Oporrak Bakean ekimena, errefuxiatutako haur sahararrak udan hartzeko programa; eta, bestetik, BDZ Araba kanpaina, Palestinako herriaren alde Israelgo estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko nazioarteko eskakizunarekin bat egiten duen mugimendua.

Halaber, publikoak La Basu rap abeslari bizkaitarraren emanaldiaz gozatu ahal izan zuen. La Basu euskal eszenaren erreferentea da bere rap aldarrikatzaileagatik, eta, beste gai askoren artean, feminismoaz, giza eskubideen aldeko borrokaz eta justizia sozialaz hitz egiten duten letrak sortzen ditu.

Jarduera eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzari esker egin ahal izan zen, baita urtero horren antolaketan parte hartzen duten Arabako GGKE guztiei esker ere.

ENTRADAS RELACIONADAS

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina

Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?

Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Utzi erantzun bat