“DEFENSORAS ECOFEMINISTAS” PODCASTAREN ATAL BERRIAK!

PUBLICADO EL:

05 Jul 2024

POR:

Medicusmundi Gipuzkoa

EN CATEGORÍA::

Ekuadorko Amazonian beren gorputz eta lurraldeen defendatzaile diren emakume indigenen borrokari balioa ematen dion podcasta. Kapitulu bakoitzean erauzketa-industriak giza eskubideetan eta ingurumenean duen eraginaren funtsezko alderdiak jorratzen dira, bere lurraldea defendatzen duten emakume indigenen borroken testigantzen bidez.

Atal berriak (gazteleraz eta euskaraz): Seriea entzuteko Spotify esteka!

  • Sarayaku: “Batzuetan Davidek Goliath garaitzea lortzen du. Adibidez, Amazoniaren Ekuadorreko zatian, Sarayaku izeneko jatorrizko herri kichwak petroleo konpainia erraldoi baten aurkako auzia irabazi zuen. Zatoz euren borroka ezagutzera podcastaren atal berri honetan.”
  • Kawsak sacha: “Mendebaldeko zibilizazioa naturaren aurka eraiki dugu, hura menderatuz. Gure ingurunearekin beste harreman mota bat posible da ordea, eta baita beharrezkoa ere. Sarayakun “kawsak sacha” proposamena eratu dute, euren hizkuntzan “oihan biziduna” esan nahi duena.”
  • Waorani, oihaneko jendea: “Podcastaren atal berri honetan Ekuadorreko Amazonian jarraituko dugu, baina oraingo honetan Yasuní parke nazionalaren sakon-sakonean bizi den Waorani herria ezagutuko dugu, euren burua “oihaneko jendea” gisa izendatzen dutenak.”
  • Ekozidioa, osasun petrolizatua: “Denboraldi honetako azken atalean Ekuadorreko unibertsitate girora egin dugu jauzi oihana utzita. Amazonia ahaztu gabe ordea. Oihaneko herrien bizimodua eta, batez ere, osasuna petrolio ustiaketak nola kaltetu duen aztertu baitute unibertsitateko ikerlariek. Ekozidioaz mintzo dira.”

Podcasta plataforma espezifiko guztietan eskuragarri dago, hala nola Amazon Music, Apple Podcasts, Boomplay, Deezer, Pandora, Gaana, Google podcasts, Ivoox, Player FM, Pocket Cast, Podcast Index, Spotify, Stitcher, Tune In eta Youtube.