ELIKATU ALA JAN? Elikadura eskubideari buruzko nazioarteko topaketak

Datorren azaroaren 11an eta 12an Elikadura Eskubideari buruzko nazioarteko topaketak antolatuko ditugu, agroekologia eta elikadura eskubidetik abiatuta.

Elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortu nahi dugu, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko.

Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek parte hartzea nahi dugu. Asko gonbidatuta daude dagoeneko eta asko gehiago daude gonbidatzeke. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.

Topaketen egitaraua webgune honetan joango gara eguneratzen: www.elikatualajan.net eta bertan izen-emate egin dezakezue!

Gorde data, zabaldu eta parte hartu!!