Elkarrizketa Aita Shibu Thomas

Premdham maitasun eta arreta eredu bat da, non oinarrizko beharrizanak bermatzeaz gain, kidetasun eta duintasun zentzua eskaintzea du helburu

PREMDHAM: Oasi bat “Thelast, TheLeastandTheLost”-entzat

 

ELKARRIZKETA: Aita Shibu Thomas

Premdham erakundearekiko lotura 2018. urtean hasi zen. Bost urte emankorrak izan dira, 9 proiektu martxan jarriz 46.000 €ko zenbatekoarekin. Horietatik 21.000 € euskal erakundeek eta partikularrek eman dituzte, 11.000 € ICLIk eman ditu eta gainerakoa Premdham-ek eman du. Idilioak aurrera darrai…

Gaur egun, Premdham Ashram-ek190 pertsona ezgaitu artatzen ditu. Erakundea, Shibu Thomas eta Benny Thekkekara apaiz katolikoek sortu zuten 2009an, Najibabab hiri indiarrean (Bijnor barrutia, UttarPradesh estatua), beren bizitza gizartearen ‘azken, adin txikiko eta galdutako’-ei eskaintzeko beharrari erantzunez.

Aita Shibu, konbikzio tinkoduna

Shibu Thomas Keralan jaio eta hazi zen, Indiako hegoaldean. Lehen hezkuntzaren ondoren, UttarPradeshera joan zen apaiz-prestakuntza jasotzera. 2003an lortu zuen ministerio hori.

Maria Ashram ezgaitasun fisikoa eta mentala duten neskatoen arretarako zentroarekin izan zuen topaketa erabakigarria izan zen gizartetik kanpo bizi diren pertsonekin lan egiteko gogo handia izateko. Han 3 urte eman zituen. Hurrengo lau urteak hezkuntza integraturako St. Joseph eskolan igaro zituenbiztanlego hauen erronkak ulertzen eta bizitza haiei eskaintzea erabaki zuen.

Premdham, baztertuak edo umezurtz dauden urritasun fisiko edo mentala duten haur eta helduetaz arduratzen da. ‘Hasierak gogorrak izan ziren’, gogoratzen du apaizak, ‘oso baliabide mugatuekin’. Pixkanaka erantzun baikorra jasotzen hasi ziren ingurutik eta baita tokiko agintariengandik. ‘Azken urteetan ehundaka pertsonen ahalduntze eta errehabilitazioaren lekuko izan dira’. ‘Lanak aurrera jarraitzen du, eta ICLI bezalako erakundeen laguntza izugarria da’, dio. Badakigu denbora guzti honetan zehar hainbat esker on jaso dituztela beraien lan integratzaile eta sendagarriagatik. Zorionak!

Apaiz hauen zuzendaritza pean boluntarioak diren emakume-fededun talde bat aritzen da. Zentroaren eguneroko gastuak pertsona batzuen esku-zabaltasunari eta ICLI bezalako erakundeen lankidetzari esker ordaintzen dira.

ICLIren laguntza ezinbestekoa izan zen pandemian

ICLIri eskerrak ematen jarraitzen du pandemiaren unerik zailenetan laguntzeagatik, elikagaiak eta bestelako sorospen-materialak banatzeko aukera emanez.

COVID-19k gogor jo zuen herrialdea. Barneko guztiak infektatu ziren. Egoera horrek erakutsi zien ez zeudela prestatuta horrelako krisi bati aurre egiteko, ez bait zuten nahikoa instalaziorik kutsatuak isolatzeko. Hala ere, krisialdi bat aukera bat denez, bereizitako instalazio berrien eraikuntza planifikatzen hasi dira eta ICLIk aktiboki hartzen du parte funtsak lortzeko prozesuan.

Aita Shibuk, bi urtez iraun duten eta arrakastaz ezarri diren hezkuntza ez-arautuko proiektu batzuk aipatu dizkigu, haurrak zentratuago eta diziplinatuago egotea ahalbidetzen dutenak. Programa hauek Santurtziko (4.800 €), Balmasedako (4.500 €) eta Galdakaoko (4.500 €) udalek finantziatu dituzte.

Premdham-en jardueraren ardatza hezkuntza ez-arautuko proiektuak dira, irakaskuntza norbere gaitasunetara egokitzen saiatuz. Batzuek oinarrizko hezkuntza jasotzen dute. Beste muturrean daude gaitasun handiagoak dituztenak, goi-mailako prestakuntza jasotzeko edo kanpoko ikastetxeetan hezkuntza arautuan sartzeko gai direnak.

Aipatu beharrekoa da, halaber, Bizkaiko Lauro Ikastolarekin sortu den lotura. Izan ere, lehen hezkuntzako haurrek urteak daramatzate barnekoen garapena bultzatzen, dirua biltzeko jarduerak antolatuz, hala nola “azoka solidarioa”.

    

Bijnor elizbarrutia, ama erakundea

Premdhamek Bijnor-eko Elizbarrutiaren babespean lan egiten du. Erabaki guztiak gotzainarekin eta bere aholkulari taldearekin kontsultatzen dira.

Kutsatze-gailurrean janariak gutxitu eta funtsezkoak ez ziren material batzuk alde batera utzi behar izan zituzten. Gotzainak horren berri izan zuenean berehala bidali zituen janaria eta oinarrizko materialak.

Une zailetan,elizbarrutiak laguntza finantzarioa eskaintzen die.

India, 1.400 milioi inguru dituen askotariko herrialdea

Orain dela gutxi egindako txostenen arabera, Indiak Txina gainditu du munduko herrialderik populatuena bezala.

Aita Shiburen hitzetan, ‘ondo egiten du aurrera eta horrela jarraituko du’. Herrialdeak garatzen jarraitzen duen heinean, beste indize batzuk ere hobetuko dira, hala nola osasunerako sarbide orokorra. Oso baikor sentitzen da nazioaren etorkizunari buruz.

Jakin behar da, gaur egun,Uttar Pradeshdela Indiako estatu populatu, nagusi eta pobreenetariko bat.

Klima-aldaketa ere agertzen da elkarrizketan. Errealitate berri honek eragina bait du beraien bizitzan. Udan, tenperaturak 43°C eta 48°C bitartekoak dira, eta kaleetan ezin dira ibili. Montzoi garaietan, uholdeak, euri-jasak eta lur-irristatzeak ohikoak dira orain.

Gaur egungo jarduera

  • CHILDLINE India Foundation, haurren abusuen aurkako gobernu-erakundea. Erakunde horrekin aliantza bat egin du haurrentzako ingurune segurua eraikitzeko.
  • Samvaad or Dialogueby Caritas India, Caritasek finantziatutako proiektua. Premdham aitzindaria da elkarrizketaren bidez bakea eta harmonia komunitarioa sustatu nahian.
  • Herrixkei laguntzeko programak, autofinantzatuak, pobreei estaldura eta behar dutenei laguntza medikoa ematen diotenak.

Etorkizuneko proiektuak

  • Zainketa aringarrien unitatea ezartzea.
  • Drogazaletasunari aurka egiteko zentro bat abiaraztea.
  • Arautu gabeko hezkuntzaren proiektuarekin jarraitzea.
  • Koarentena-instalazioak eraikitzea.