Erdialdeko Amerikako giza eskubideen emakume defendatzaileek Euskadi bisitatuko dute eragin sozial eta politikorako biran
PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
Guatemalako, El Salvadorreko, Honduraseko eta Nikaraguako emakume ekintzaileek Euskadi, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa zeharkatuko dituzte, euren kausak agerian jartzeko eta lurraldearen defentsarako tokiko mugimenduekin aliantzak ehuntzeko.
Ekainaren 17an, giza eskubideak defendatzen dituzten sei emakumek Bilbon emango diote hasiera Estatu espainolean egingo duten birari, laguntza eskatzeko eta euren sorterrietan defendatzen dituzten kausak agerian jartzeko: Guatemala, El Salvador, Nikaragua eta Honduras. Euren egonaldian, eraginerako bost ekintza garatuko dituzte, eta, horrela, herritarrek zuzenean jakin ahal izango dute zein den haien herrialdeetako gaur egungo egoera giza eskubideei eta ingurumen-eskubideei dagokienez.
Hain zuzen ere, honako hauexek dira Euskadi, Valentziako Erkidegoa eta Katalunia bisitatuko dituzten emakumeak: Honduraseko Gissela Rodas eta Denia Castillo; Nikaraguako Edipsia Dubón; Guatemalako Katia Orantes eta Marta Reina Coy Choc; eta El Salvadorreko Amaranta Portillo.
Bidai horri esker, Erdialdeko Amerikako emakume defendatzaileek euren lekukotasunak eta borrokarako estrategiak partekatuko dituzte. Hartara, lotuneak eta ekintza-lerroak indartuko dituzte tokiko nahiz nazioarteko erakundeekin, lurraldearen, generoaren eta giza eskubideen arloan dituzten antzeko arazoak kontuan hartuta; esate baterako, naturaguneen pribatizazioa edo erauzketa-proiektuen aurka daudenen kriminalizazioa.
Emakume defendatzaileen lehenengo ekitaldi publikoa Bilbon egingo da ekainaren 17ko 19:00etan Zirika! herri gunean, honako mahai-inguru honen eskutik: “Giza eskubideak larderiazko testuinguruetan defendatzen”. Estatu espainolean emango dituzten bi asteetan, bilera pribatuak egingo dituzte ordezkari politikoekin eta gizarte zibileko erakundeekin.
Bira Farmamundi zein Protection International Mesoamérica GKE-ek bultzatu dute, eta Agència Catalana de Cooperación al Desenvolupamenteren dirulaguntza jaso du. Bestetik, honako hauexen laguntzaz antolatu dira jarduerak: Lumaltik, Perifèries, Ecologistes en Acció, Enginyeria Sense Fronteres, Institut de les Desigualtats eta Taula Catalana pels Drets Humans i la Pau a l’Amèrica Central.
Babesgabetasuna eta kriminalizazioa ezaugarri dituen testuingurua
Oraindik ere, eskualde mesoamerikarreko giza eskubideen urraketak larriak direnez, defendatzaileak oso arriskupean dauden testuinguru soziopolitikoa zaila delako erabat. Batez ere erauzketa-proiektuekin lotuta dauden interes ekonomikoek eta tokiko gobernuen konplizitateak Guatemalako, El Salvadorreko, Honduraseko eta Nikaraguako ekintzaileen jazarpena larriagotzen dute.
Azken hamarkadan, gutxi gorabehera ingurumenaren 1.910 defendatzaile hil dituzte mundu zabalean, Global Witnessen txostenean adierazten den bezala. Hori dela eta, giza eskubideen arloko agintea duten nazioarteko erakundeen jarrera irmoa lortu beharra dago, nazioarteko babesa eta salaketa sustatzeko.
Birak gobernuetan eragitea dauka azken helburu, ekintza legegileak, judizialak eta betearazleak abian jarri ditzaten eta, horrela, haien erkidegoetan nahiz lurraldeetan jasaten dituzten eskubide-urraketak zuzenean geldiarazi daitezen.
Emakume defendatzaileen birako agenda publikoa:
Euskadi
Ekainak 17, astelehena
19:00 – “Giza eskubideak larderiazko testuinguruetan defendatzen”.
Lekua: Zirika! herri gunea. Erronda 12, Ibaiondo. Bilbo.
Ekainak 18, asteartea
12:00 – Mahai-ingurua: Defendatzaileen babesaren erronkak eta IM-Defensorasen txosten berriaren aurkezpena: “Guretzat mingarriak diren datuak; salbatu egiten gaituzten sareak: 10 urte baino gehiago Mesoamerikako giza eskubideen defendatzaileen aurkako erasoak jasaten (2012-2023)”.
Lekua: Marienea Emakumeen Etxea. Kareaga Goikoa 54, Basauri.
Valentziako Erkidegoa
Ekainak 20, osteguna
18:30 – Mahai-ingurua: Titular de hui: Centreamèrica.
Lekua: La Repartidora. Reverend Rafael Tramoyeres 8, Benimaclet. Valentzia.
Katalunia
Ekainak 26, asteazkena
18:00 – Kolonbiako Egiaren Batzordeko Txostenaren Bigarren Urteurrena. Parte-hartzailea: Katia Orantes.
Lekua: García Márquez liburutegia. Del Treball 219, Sant Martí. Bartzelona.
Ekainak 27 eta 28, osteguna eta ostirala
Jardunaldiak: “Iparraldeko eta hegoaldeko lurraldea defendatzen: nola bota erronka eredu politiko eta ekonomikoari geure ekintzen eta jakitateen bidez?”
Lekua: La Base Ateneu Kooperatiba. Hortes 10, Bartzelona. Izena emateko.
Estatu espainolean bira egingo duten Erdialdeko Amerikako emakume defendatzaileak
- Gissela Rodas Honduraseko hegoaldean kokatutako Reitocakoa da. Ingurumenaren eta emakumeen eskubideen defendatzaile indigena lenka da. Azken urteotan, bere herriak Reitocako Rio Grandeko proiektu hidroelektrikoari egin dio aurka, lurraldeko bizia eta izaera mehatxatzen dituelako.
- Denia Castillo giza eskubideak defendatzen dituen abokatu hondurastarra da. Giza Eskubideen Defendatzaileak diren Emakume Abokatuen Sareko (RADDH) Auzi Estrategikoko zuzendaria da, eta bertako sortzailekidea ere bada. RADDH Sarea 64 kasuren baino gehiagoren ordezkari legala da Honduraseko hegoaldean. Haietako bederatzi lurraren eta lurraldearen defentsarekin lotutako kasu adierazgarriak dira.
- Edipsia Dubón giza eskubideen defendatzaile nikaraguarra da. Puentes para el Desarrollo erakundeko eta ContraPoder telebista-saioko zuzendaria da. Era berean, Eskualdeko Estatuko Aholkularitza Kontseiluko aholkularia eta Demokraziaren Aldeko Emakumeen Elkarrizketako koordinatzailea ere bada. Eskubide zibil eta politikoen nahiz EESKIen defendatzaileei laguntzen die erbestetik.
- Katia Orantes giza eskubideen defendatzaile guatemalarra da. Kriminalistikako eta kriminologiako ikasketak dituen komunikatzaile soziala da. Esperientzia handia dauka ikerketa sozialean eta barruko gatazka armatuan desagertutakoen bilaketan. Protection Internationaleko babes-ofizial bezala lan egiten du Guatemalako landa-inguruneetako erkidegoetan lurraldea eta ingurumena defendatzen dituzten emakumeekin.
- Amaranta Portillo Psikologiako lizentziatu salvadortarra, psikoterapeuta, bidelaguntzailea eta ekintzaile feminista da. Era berean, Mélida Anaya Montes Emakumeen Mugimendua Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko presidentea ere bada. Erakunde feminista horrek emakumeen jabekuntza sustatzen du, eta, horretarako, indarkeriarik gabeko bizitza, emakumeen gorputzaren autonomia, partaidetza politikoa eta autonomia ekonomikoa suspertzen ditu.
- Marta Reina Coy Choc giza eskubideen defendatzailea da. Maya q’eqchi’ etxeko andrea da, eta Guatemala zein Mexiko arteko mugan bizi da Ixcango udalerriko Sonora erkidegoan. Agua Qana’ Ch’och’-en (gure ama lurra) aldeko Erkidegoen Mugimenduko Kontseiluko kidea da, olio-palmondoaren agroindustriaren eraginpean dauden departamentuetan.
Informazio gehiagotarako eta elkarrizketetarako:
Sonia Martín Carrascosa – sonia.martin@farmamundi.org – 663 620 526
Trinidad Anguita – epd3.euskadi@farmamundi.org – 664 290 166