Erronka teknologiko berria Deustuko Unibertsitatean

ICLIk eta UDk erronka teknologiko berri bat abiarazi dute ikasleak helburu sozialak dituzten ingeniaritza-soluzioen diseinuan inplikatzeko

Eta badira sei!

 

Eta 7 izango lirateke 2020an, pandemia garaian, ezustean bertan behera geratu ez balitz…

Erronka Teknologikoak ICLI eta Deustuko Unibertsitatearen (Bilbo – Bizkaia) arteko lankidetzaren emaitza dira.

Hauetan, ikasleei benetako gertakari bat aurkezten zaie garapen bidean dagoen herrialde batean, lankidetzaren bitartez eta jarraibide eta aurrekontu batzuei egokituta irtenbideak proposatu ditzaten, eta aldi berean txirotasun-egoeran eta testuinguru behartsuetan bizi diren pertsonen arazoekiko sentsibilitatea pizten saiatuz.

Erronka, unibertsitate ospetsu honek ematen duen  Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean  aurkeztu zen, ‘sistema elektrikoak’ irakasgaiaren barne beste irakasgai bat bezala.

 

ERRONKAREN OINARRIAK:

  • Kamerungo Bonalea landa-eskolan esku-hartze bat egitea proposatzen da, gehienez ere 25.000 €-ko aurrekontuarekin.
  • Gela 4 lantaldetan antolatu zen. Lantaldeen helburua ikastetxeko hornidura elektrikoa hobetzeko  proposamenak aurkeztea da, LED bonbillak elikatuko zituzten eguzki-panelen bidez. Horrela eskola ordu gehiagoz erabili ahalko da eta hezkuntza indartu.
  • Baita ere, egunero eskolara joaten diren 180 neska-mutilen higiene- eta osasun-baldintzak hobetuko dituen ur-hornidurarako irtenbide bat eskatu da. Komun-ontzi independenteak eta eskuak garbitzeko konketak jarri behar dira.
  • Instalazioen mantentze-lanak bermatzeko prestakuntza-ekintzak ere proposatu dira.
  • Horrez gain, emakumearen eginkizuna indartzea eta tokiko komunitatea nabarmentzea planteatzen da, proiektuaren jasangarritasuna bermatu eta ekimen propioen autogestiorako bidea irekitzeko.
  • Beste jarduera osagarri batzuk ere gomendatzen dira, hala nola oiloak haztea edo baratze komunitario bat landatzea, hezkuntzara edo familiaren osasunera bideratu ahalko dituzten baliabide ekonomiko berriak eman diezazkieketenak.

2025ko Otsailaren 19an, Carlos Pascualek (Bizkaiko ICLIko presidenteak) ICLI eta Erronka aurkeztu zituen eta Martxoaren 11n taldeek proposamenak defendatu zituzten, ekintza puntuagarria izateko pizgarriarekin. Bertan ikusi ahal izan genuen saioak pertsona batzuengan piztu zuen interesa, beraz… erronka lortua!


Deustuko Unibertsitateak garapenerako lankidetzarekin duen konpromisoa aintzat hartu eta eskertzen dugu, horrelako ekimenak aurkezteko aukera ematen baitigu. Ekimen hauei esker, gure inguruko errealitatera hurbildu gaitezke eta gazteak erronka globaletan parte hartzea eta sentsibilizatzea sustatu, berrikuntzaren eta ingeniaritzaren bidez.