Etxebizitzaren negozioaren aurrean alternatiba bizigarriak

PUBLICADO EL:

10 Jan 2025

POR:

SETEM Hego Haizea

EN CATEGORÍA::

Komunitatean bizitzeko etxebizitza kolaboratiboak, zaintzaren inguruan antolatutako alternatiba bizigarriak edo zahartze aktiboa bultzatzen duten etxebizitza motak dira urtarrilean SETEMen Balio Faktorian prestatuko ditugun gaietako batzuk.

Etxebizitzak irabazizko negozioa izaten jarraitzen duen bitartean, ezingo da eskubide bat izan. Are gehiago, etxebizitza duina eskuratzea gero eta zailagoa da, eta, aldi berean, jabe handiak ugaritzen ari dira. Etxebizitzaren oinarrizko eskubidea merkatuaren esku dago, jendearen benetako beharretatik oso urrun.

Beraz, urtarrilean Gasteizen, Basaurin eta online antolatuko ditugun lau jardueratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, etxebizitza-eredu alternatiboetara hurbiltzeko. Giza beharrak asetzen dituzten bizitzeko moduak bilatuko ditugu, inbertsio-funtsen, bankuen eta jabe handien irabazi-premien ordez.

Gasteizen, etxebizitza kolaboratiboen ereduei buruz

Lehenengo jarduera urtarrilaren 18an izango da, larunbata, SETEMek Gasteizen duen egoitzan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Tailer honetan etxebizitzari buruzko hausnarketa egingo dugu ikuspegi feministatik, eta gizartea antolatzeko moduak bilatuko ditugu, zaintzak kolektibizatzeko. Roser Casanova Col·lectiu Punt 6 elkartearen kidearekin batera egingo dugu. Kolektibo horrek hirigintza feminista duela 18 urte baino gehiagotik abiatzen daramana. Izen-ematea doakoa da, eta formulario honetan egin behar da.

Bigarrenik, mahai-inguru bat antolatuko dugu indarrean dauden komunitatean bizitzeko beste modu batzuk ezagutzeko. Bertan parte hartuko dute Lurkoik, Elortzan (Arabako Mendialdea) abian jarritako lagapeneko etxebizitza-kooperatibak eta Entrepatiosek, Madrilen kokatutako erabilera-eskubidepeko etxebizitza-kooperatibak. Ruben Méndez Cebriánek dinamizatuko du hitzordua, REAS Red de Redes-en dagoena, erabilera-lagapeneko Etxebizitza Kooperatiboko Lantaldeko Idazkaritza Teknikoan. Bera Gordexolan dagoen Ametxe irabazi asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba kidea ere bada.

Etxebizitza kolaboratiboak eta zahartzea Irati Mogollonekin Basaurin eta online

Asteartean, hilak 21, eta asteazkenean, hilak 22, Sagarrak Ekologista Taldearekin batera, topaketa ireki bat izango dugu Basaurin, eta online tailer bat, hurrenez hurren. Bi jarduera horietan Irati Mogollón soziologoa izango dugu, etxebizitza kolektiboen prozesuak errazten eta adinekoen ahalduntzean espezializatua.

Topaketa Pozokoetxen izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta Europako hainbat lekutan martxan jarritako etxebizitza kolaboratiboen ereduak errepasatuko dira.

Zaintzaren arkitekturak eta zahartze aktibista izeneko online tailerra ere doakoa izango da eta formulario honetan izena eman behar da. Interes handieneko hitzordua da inoiz horrelakorik bere buruari galdetu dion pertsona ororentzat: Nolakoak dira zaintzaren egiturak eta nolakoak izatea gustatuko litzaiguke? Zer izango da gutaz adinekoak garenean? Nork zainduko gaitu? Nire seme-alabek zainduko naute? Eta umerik ez badut? Eta ez badut nahi? Egoitza geriatriko batera joan beharko dut? Eta beldurra ematen badit? Ba al dago alternatibarik?

Animatu parte hartzera eta begiratu SETEMen Balio Faktoriaren programa. Zure zain gaude!