Virginia Ayala eta Imanol eta Nerea Iraragorri: Mozambike deskubritzen
ยซDuela 8 urtetik ICLIrekin elkarlanean ari garen familia bat gara. 2024an, Mozambikerantz abiatu ginen, bi asterako, gure bigarren lankidetza-bidaian. Nereak, taldeko gazteenak, abentura honekin bat egin zuen herrialdearen hegoaldeko biztanleen errealitatea ezagutu bait nahi zuenยป.

PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORรA::
Virginiak eta Imanolek ardura desberdinak dituzte ICLI-n, Prestakuntza, Genero Berdintasuna eta Proiektuen arloetan.
โMozambiken sustraiak errotzenโ
ยซICLI-k herrialde afrikarrean lan egitearen ondorioz ia duela hamarkada batetik lotzen gaitu Hego Mozambike Fundazioarekinยป, azaldu du Imanolek, ยซeta denbora horretan hainbat proiektu jarri dira martxan osasunaren, eraikuntzaren, nekazaritza garapenaren eta ur azpiegituren arloetan. Horietan guztietan nabarmena izan da komunitatearen parte-hartzea, bereziki programek lan egiten duten herrixketako emakume taldeena. Horrez gain, Tokian bertan lan egiten Fundaรงao Encontro eta Casa do Gaiato ditugu, eta azken honetan izan gara ostatu hartutaยป.
Bidaia honen aurrean zituzten itxaropenei buruz galdetuta, Virginiak erantzun du ยซbi motatakoยป asmoak zituztela. Alde batetik, gauzatutako eta abian dauden proiektuak ezagutu nahi zituzten eta bestetik tokiko kideengana hurbildu, dituzten benetako beharrizanak ulertu eta etorkizuneko proiektu hobeak garatu ahal izateko.
โEpe motzean bizitzenโ
Herrixketako bizimoduak ez zuen inor epel utzi. ยซEgunean bizi diraยป, komentatu dute. ยซEpe motzean pentsatzen dute, egun horretan bizirauteko gutxienekoa lortzean, baina naturaltasunez, itxaropen, etsipen, poztasun, tristura, motibazio edo etsipen izpirik erakutsi gabeยป.
Mozambikeko koloreek ere atentzioa eman zuten: ยซLurraren, zeruaren, arropenโฆ koloreakยป.
โEguna oso goiz hasten daโ
ยซ6:00etan esnatzen ginenยป, zehazten du Nereak. Gosaldu eta eguna 7rak puntuan hasten zen โescolinhaโ-n, eurek dioten bezala, โgaiatoekโ (umezurztegian bizi diren haurrak) eta herrixketako beste umeek ikasgela partekatzen duten tokian.
Egunero gai bat: Marrazketa, matematika, portugesaโฆ berdin zion! Jarrera positiboa eta errespetu osoa irakasleekiko. 11:30ean bukatzen ziren ikasgaiak.
Arratsaldetan, Nereak matematikako eta ingeleseko klaseak ematen zituen, eta beti zituen hautagaiak. ยซIzugarria zen ikasteko zuten gogoa, berdin zion materiaยป, gogoratzen du pozik gure kooperante gazteak.
Nereak klaseak aberasten zituen bitartean Imanol eta Virginiak proiektuak bisitatzen zituzten, bai Casa do Gaiaton eta baita inguruan ere. ยซBisitatu, ulertzen saiatzekoยป, zehaztu du Imanolek, eta horrek ยซenpatia-ahalegin handia eskatzen du, beraien testuinguruan kokatzekoa, beharrizanak benetako garapen-aukerekin elkar lotzekoยป. Horrela bakarrik, gaineratu du, ยซbalioetsi daiteke ekintzen benetako eraginaยป.
Arratsaldetan, eguna amaitzean, Casa do Gaiaton lan egin eta bizi diren pertsonekin elkartzen ziren, haien bizitzei, motibazioei eta etorkizuneko planei buruz jakitekoโฆ ยซNire unerik gogokoenetako bat zenยป, aitortu digu Nereakโฆ
โAkabo presakโ
ยซMozambikera iristean konturatu ginen bizi erritmoa aldatu behar genuela. Ez dago โpresaโ kontzepturik, nahiz eta gauzak modu (gutxi gorabehera) planifikatuan edo espontaneoan gertatzen direnโฆยป, azaldu dute.
Pertsonekin izandako elkarrekintza ยซhitz gutxitan, gozagarria izan zenยป, deskribatu dute. ยซKonfiantza, lasaitasuna, erantzukizunaยป dira erabiltzen dituzten adierazle batzuk. ยซKoalitateen konbinazio horrek indartu egiten ditu bai umezurtzekin Eskolan bai Casa do Gaiatotik kanpo (herrixketan) egiten duten lan handia arrakastaz garatzeko. Fundaรงao Encontro-k pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko giltza aurkitu bait du, osasun, pertsona eta gizarte ikuspegitikยป.
โGaiatoeiโ buruz zer esanโฆ euren begiradek, keinuek, antolatzeko moduekโฆ ezabatu ezin den arrastoa utzi duteโฆ izan ere, ยซbizitza ulertzeko eta bizitzeko beste modu batzuk daude, gauza xumeen balioa estimatzeko beste modu batzuk daudeยป.
โAfrika: aztarna ukiezinaโ
ยซAfrikak arrastoa uzten duยป, baieztatzen dute irmotasunez. ยซBertako paisaiak, egunsentiak eta ilunabarrak, koloreak eta usainak, bizitza ulertzeko moduaโฆ betiko eraldatzen zaituen collage baten parte diraยป, Casa do Gaiaton bizitakoa bezala, ยซmundu hobe bat posible delaยป dioen teoria balioztatzen duen utopia batโฆ
Antzerako esperientzia bat bizi nahi dutenei ยซaurreiritzirik gabe, beldurrik gabe eta epaitu gabe joateaยป aholkatuko liekete. Horrez gain, bidaiatu aurretik proiektuak ezagutzea, horrela beraien pertzepzioa hobetu eta garapen-ildo koherente bat jarraitzeko aukera ematen bait diete.
ITZULIKO AL ZARETE? Konplizitatezko begiraden arteanโฆ ez dute baieztatzen edo gezurtatzen. ยซEz dago etorkizunerako planikยป. ICLIk proiektuak dituen beste herrialde batzuk ere bisitatu nahiko lituzkete, baina Mozambikera itzultzeak eta aurrerapenen lekuko izateak pizgarri handia ematen dieโฆ
Eskerrak eman nahi dizkiegu Imanol, Virginia eta Nereari beraien esperientzia eraldatzailea partekatzeagatik eta lankidetza-bidaia honen bidez garapenari egindako ekarpenagatik. Bere testigantzak mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko zubiak eraikitzearen eta ahaleginak batzearen garrantzia gogoratzen digu.