Irrati Sorta: Palestina. Okupatutako Haurtzaroak
La campaña No Way to Treat a Child pretende exigir el fin de la detención militar israelí y el procesamiento de niñas y niños palestinos en tribunales militares israelíes.
Palestinarekin lana da Bakea eta Duintasuna Elkartearen ezaugarrietako bat. Duela urte batzuetatik hona, giza eskubideen aldeko Defense for Children International – Palestine (DCI-P) erakunde palestinarrari laguntzen ari gatzaizkio. Erakunde hori Ramalan du egoitza, eta Zisjordanian, Ekialdeko Jerusalem barne, eta Gazako Zerrendan bizi diren haurren eskubideak defendatzen eta sustatzen ditu.
DCI-Pk 25 urte baino gehiago daramatza ikertzen, dokumentatzen eta kontuak ematen Palestinako haurren giza eskubideen urraketa larriengatik; Israelgo eta Palestinako agintariek giza eskubideen printzipio unibertsalak aintzat hartzea lortu dute; eta nazioartean eta Palestinan justiziarako eta haurren babeserako sarbidean aurrera egiteko apustua egin dute.
Zisjordania okupatuan bizi diren 2,9 milioi palestinarren % 45 inguru 18 urtetik beherakoak dira. Zisjordaniako haur palestinarrek, helduek bezala, atxilotzeari, auzipetzeari eta espetxeratzeari egin behar diete aurre, oinarrizko eskubideak ukatzen dizkien Israelgo atxiloketa militarraren sistema baten pean. Israelek 500-700 adingabe palestinar prozesatzen ditu urtero auzitegi militarretan.
Eta hori salatzeko, No Way to Treat a Child (Ez da ume bat tratatzeko modua) kanpainak zalantzan jarri eta amaiera eman nahi dio palestinako okupazio militar israeldarrari, Palestinako haurtzaroak Israelgo atxiloketa militarraren sisteman jasaten dituen tratu txar orokortu eta sistematikoak azaleratuz.
Kanpaina honek Israelen atxiloketa militarra amaitzea eta haur palestinarrak Israelgo auzitegi militarretan auzipetzea salatu nahi du. Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Kanadan garatzen da kanpaina, eta Defense for Children International – Palestine (DCI-P) eta American Friends Service Committee erakundeen proiektua da.
Bakea eta Duintasuna elkartetik deialdi honekin bat egin nahi dugu Irrati Sorta honen bitartez, Ekintza Humanitarioko proiektu batek lagunduta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (Elankidetza) finantzatua eta 97 Irratiko kide den Gorka Andrakak ekoiztua. Diseinu grafikoa Iñaki Landarena da.
1. Kapitulua. Zer da DCIP eta zergatik lan egin haiekin nazioarteko elkartasunetik?
Defense for Children International – Palestine erakundeak egiten duen lana eta nazioarteko elkartasunetik egiten dugun lana azaltzen dituen kapitulua.
Defense for Children International – Palestine erakundeak egiten duen lana eta nazioarteko elkartasunetik egiten dugun lana azaltzen dituen kapitulua.
2. Kapitulua. Nolakoa da haurtzaroaren egunerokotasuna Palestinan?
Kapitulu honetan, Israelek atxilotutako haur palestinar baten testigantza kontatzen da. Atxilotze prozesua, isolamendua, torturak eta bere ametsak kontatzen dizkigu.
3. Kapitulua. Zer egin dezakegu Euskal Herritik? Zertan datza No Way to Treat a Child kanpaina?
Kapitulu honek No Way to Treat a Child kanpaina azaltzen du, eta Palestinako haurtzaroarekiko elkartasuna beste lurralde batzuetatik nola gauzatu dezakegun azaltzen du.
Jarrai gaitzazu:
- Twitter: @nwttac
- Facebook: https://www.facebook.com/nowaytotreatachild
- YouTube: https://www.youtube.com/user/DCIPS
#NoWayToTreatAChild