Mozambike Bekak kanpaina: etorkizunean inbertitzen
ZURE LAGUNTZA GARRANTZITSUA DA
ZURE ELKARTASUNAK ERALDATU EGITEN DU
![](https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2025/02/ICLI-Entidad-declarada-de-mecenazgo_01.jpg)
PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
HEZKUNTZAren bidez etorkizun hobea amesten duten bi gazteren bizitzak aldatuko dituen ekimena jarri dugu martxan.
JERÓNIMO ARNALDO Maputon jaio zen 2007an. Bi urte zituela iritsi zen Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegi eskolara, poliziak jasoa. Ikasteko gogoa zuen haur alai baten antzera agertu zen beti. Atletismoa maite du eta bere ahots ederrarekin desafio egiten die guztiei. Hauek dira bere ametsak:
Fisioterapeuta bihurtu nahiak eragin zuzena izango du pertsonen osasunean eta ongizatean.
ALEN MAUAIE Inhambanen jaio zen (Maputo hiriburutik 450 kilometrora dagoen hegoaldeko kostaldeko hiria) 2005ean. Umezurtz dago, eta zazpi anai-arrebetatik gazteena da. Haurtzaroan, seme gisa onartzen ez zuten etxe batean bizi izan zen. 2018an heldu zen Casa do Gaiatora, anai-arreba nagusiek eskatuta, haiek ere pasa baitziren ikastetxetik. Bere plana da elektrizitateari buruzko ikastaro tekniko bat hastea mantentze-lan industrialetan, etorkizuneko lanbide bat ziurtatzeko. Honela dio:
Alenen gaitasuna funtsezkoa da eskualdeak teknikoki aurrera egin dezan.
Zergatik lagundu
Zure ekarpena, txikia bada ere, oso eraginkorra izan daiteke. Euro bakoitza OSO-OSORIK erabiliko da gazte horien hezkuntza-gastuei aurre egiteko (matrikulak, garraioa, ostatua, mantenua, irakaskuntza-materialak eta heziketa-zikloan zehar sortzen diren beharrak). Irakaskuntza-ziklo osoak 3 urte hartzen ditu Alenen espezialitatean (Elektrizitate Industriala), eta 4,5 urte Jeronimoren espezialitatean (Fisioterapia). Ikasle/urte bakoitzeko aurreikusitako gastuak 1.100 €-koak dira. Dohaintza puntuala egin dezakezu edo erregularki kolaboratu. Zuk erabakitzen duzu zenbat eta noiz.
Nola lagundu
- Egin dohaintza zuzen bat web orriaren bidez, helbide honetan: https://icli.ong/eu/zer-egin-daiteke/#emaitza
- ICLI kontura transferentzia bat egin: ES37 3025 0021 49 1400006943 (Gaia: ‘Mozambike bekak’)
- Eskatu zure dohaintza ohiko kontuan kargatzeko.
- Ekimena elkarbanatu eta zabaldu. Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta gertuago egongo gara gure helburua lortzetik.
Kausa honen alde egitea Jeronimo eta Alen ahalduntzea da, beren komunitatea aldatzeko eragile bihur daitezen eta beren bizitzak eralda ditzaten, Mozambikeko garapen jasangarriari laguntzen diogun bitartean. Gainera, ZURE DOHAINTZAK ARINDU EGITEN DU. Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi bizkaia@icli.ong helbidera edo jarri gurekin harremanetan webgune honen bidez: https://icli.ong/eu/harremana/
Kanpaina IREKITA egongo da 2025eko otsailaren 28ra arte.
Eskerrik asko aldaketaren parte izateagatik!