Mozambike beken kanpaina: gainditutako erronka

KANPAINA ARRAKASTATSUA IZAN DA
ZUEN ELKARTASUNARI ESKER!

 

📚  Hasiera batean bi gazte laguntzea amesten bagenuen ere … zuen konpromisoari esker, HIRU BEKA lortu ditugu  Alen, Alfiado eta Osvaldo 3 urtean zehar Matolako Lanbide Heziketako ikastetxe Salestarrean  Industria Mantentze-lanetako Elektrizitateko teknikari gisa prestatzeko.

🩵  Zuen laguntzak, gazte hauen bizitzak eraldatzeaz gain aukeradun etorkizun baten oinarriak ezarri dizkie.  Mila esker aldaketaren parte izateagatik!!

Horrela eskertzen digute protagonistek:  BIDEOA IKUSI

 

ALEN MAHUAIE (2005eko urtarrilaren 26an)

Alen Inhambanen jaio zen, Maputo hiriburutik 450 km-ra dagoen hegoaldeko kostaldeko hirian.  Umezurtza da eta zazpi anai-arrebetatik gazteena. Haurtzaroan, seme gisa onartzen ez zuten etxe batean bizi izan zen eta 2018an heldu zen Mozambikeko Casa do Gaiatora, anai-arreba nagusiek eskatuta, beraiek ere bertatik pasa baitziren. Beti izan du gogoan elektrizitate Industrialari buruzko ikastaroak egitea, etorkizun duin bat eman ziezaakeen lanbide bat ziurtatzeko.

 

OSVALDO AZELIA (2005eko martxoaren 12a)

Osvaldo amonaren ardurapean geratu zen ama Hegoafrikara joan zenean aukeren bila. Han beste 2 alaba izan zituen eta hauen hazkuntza ere amonan gain geratu zen. Amona gaixotu zenean ezin izan zuen biloben karguan jarraitu eta ondorioz neskatoak emakumeentzako umezurztegi batera joan ziren eta Osvaldo Casa do Gaiatora iritzi zen 4 urterekin. Amak 4. seme bat izan zuen Hegoafrikan eta hura ere umezurztegira eraman zuten. Osvaldok 2024an utzi zuen umezurztegia, erakundetik kanpo bizi eta ahizpak zaintzeko. Casa do Gaiatoren ustez oso garrantzitsua da bere etorkizuna bermatuko duen kalitatezko lanbide heziketa bat jaso dezala. Osvaldok ere ala uzte du, hori dela berarentzat onena.

 

ALFIADO ORLANDO (2004ko uztailaren 17a)

Familia baten ekarpen eskuzabalari esker, ikasle bat gehiago babestuko da: Alfiado. Aitez eta amez umezurtza, 17 urteko ahizpa nagusiaren ardurapean geratu zen. Eliza Katolikoaren Ahizpa Misiolariek bermatzen zuten bere babesa. 15 urte zituela sartu zen Casa do Gaiaton. Zuen adinagatik bere integrazioa zaila izan bazen ere, gaur egun bere kideak aukerak aprobetxatzera motibatzen dituen liderra da, berak Elektrizitate Industrialeko ikasketak hasi dituenean egin duen bezala.

 

Hiru gazteak Matolan daude dagoeneko, Casa do Gaiato eta Maputo arteko erdibidean dagoen hirian, eta ilusioz ekin diote euren bizitzako etapa berri honi. Eskolak otsailaren 17an hasi ziren. Lehen seihilekoa otsailetik ekainera bitartekoa da Mozambiken; bigarrena, berriz, abuztutik abendura bitartekoa. Zorte on eginkizun honetan!

 

Eskerrik asko haiengan sinesteagatik eta ICLIrengan konfiantza izateagatik zuen elkartasuna askatzeko!