Pentsatzeko Txokoa: Bridget Viji
PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
17 urteko gizarte-lanari esker adierazi dezaket,
nire herrialdearen premia garrantzitsuena danontzako
kalitatezko heziketak izaten jarritzen duela
Gaur Bridget Viji ahizpa gonbidatzen dugu Pentsatseko Txoko honetara, Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaboa (JBSE) eta pertsona behartsuenen garapen eta ongizatearekin konprometitutako emakumea.
Jatorriz, jende xumea bizi den Indiako herri txiki batekoa, bertan ikasi zuen ‘beti dagoela aurrera egiteko aukera’.
Kongregazioaren babespean, klase ahulenak bizi diren periferietara bideratzen du bere begirada, 17 urtetan zehar adiskidetzan eta duintasunaren bila lanean dirauena.
PROACIS JBSEk sortutako nazioarteko GKE bat da, pobrezia errotik kentzeko aginduaz: hezkuntzarako eta osasunerako aukerarik eza, etxebizitza duinik eza, genero-desberdintasuna… Lau kontinentetan dihardute, pertsona ahulenen eskubideen alde diharduten erakunde eta partikularren laguntzarekin.
Bridgetek bere herrialdearekin loturak estutu ditu oinarrietatik lan eginez, euskarri sendoa eraiki nahiez abiatze behin-betiko eta uniformea lortzeko.
‘Laguntzarekin, aldaketa posible da’
‘Eraldaketa beti da posible’, dio irmoki, laguntza apur batekin. Bridgetek aukeretan sinesten du arazoetan baino gehiago.
Emaitzak ematen hasi da tribu-biztanleriarekin egindako lanak, bai erakundearekin eta bai pertsonalki lotu gintuen proiektuak. Ekimenari esker beren autoestimua berreskuratzen duten emakumeak; elikadura-ohitura berriak ezartzean desnutrizio-ratioak hobetzen dituen haurtzaroa; zainketa bereziak behar dituzten adinekoak; besteak beste, “egunero pertsona hobeagoa izaten” laguntzen dioten ekintzak. Emakume arrunt honek, bere burua definitzen duen bezala, ‘bihotzaren pedagogian sendo sinesten du’.
Haurtzaro-bizitza hobetzea eta tribu-emakumeen ahalduntzea, Rohan
2017an, ICLI eta PROACIS elkartu ziren proiektu hou zehasteko. Bakarrik ibiltzen jarraitzen zuen galdetu diogu. Hona hemen haren hitzak:
‘Bai, noski!!! ICLIrekin lan egiteko esperientzia aparta izan da!’
‘Ideia, elikadura ezkazagatik tribuko neska bat hil ondoren sortu zen’, gogoratu du. Ondoren, berehalako laguntza behar zuten 70 haur identifikatu zituzten. ICLIren laguntzarekin hasi zen elikadura programa.
Gaur egun, amek prestatzen dituzten 500 dosi banatzen dira egunero, 0-10 urteko haurrentzat. Honela, emakumeak ere lan-munduan sartzen dira. Halaber, 45.000 fruta-arbola landatu dira, etorkizunean autohornikuntza ahalbidetuko dituztenak. Esan dezakegu proiektuak aurrera jarraitzen duela eta osasun ona duela, prebentzioa, tratamendua eta jasangarritasuna oinarri hartuta.
ICLIk, era berean, bizirik eta hazten jarraitzen duten emakume ekintzaileei bideratutako proiektu txikietan laguntzen gaitu.
Kalitatezko hezkuntza guztiontzat
‘Bereziki biztanle pobre eta ahulentzat’. Bridgetek, halaber, gazte eta emakumeentzat ekintzailetza-aukera gehiago eskatzen ditu, independentziaz eta autosufizientziaz hazten laguntzeko.
Ezgaitasuna duten pertsona talde bat ere aipatzen du, laguntza eskatzen duena, bai eta belaunaldi berriak bere osotasunean eratzea eragozten duen haurren ezkontzaren aurkako borroka ere.
Genero-oztopoez ari garela, ugariak direla dio: emakumeen eta nesken bizitza arriskuan jartzen dituzten abortu klandestinoetatik, hezkuntza debekatzearaino – familiek gizonen prestakuntzaren alde egiten jarraitzen dute, beren alabak etxeko rol tradizionalari atxikiz. Lana ere gizonezkoek soilik duten eskubidea dela dirudi, bereziki landa-inguruneetan —emakumeen % 24 eta gizonen % 74—, eta ondorioz askoz soldata txikiagoa jasotzen dute. Bridgetek dioenez, etxeko indarkeria ere ez da garrantzi gutxiko kontua, naiz eta agintariek mutur-muturretan ibiltzen duten gaia den.
Gehiegikeria honen aurrean, erakunde asko emakumeen eskubideen defendatzaile bihurtu dira, haien duintasuna eta onarpena itzultzeko ahaleginean.
Oraindik gogoan duen duela gutxiko koronabirusaren ondorioz izandako krisiak, aski ahuldutako biztanleriaren egiturazko arazoak azalaratu zituen, non pertsona askok ia dena galdu zuten.
Klima-aldaketa gaur-gaurko gaia dela kezkaz adierazten du, eta eragin handiagoa du landa-eremuetan, bera bizi den Rohan adibidez. Azken bost urteetako euriteek uztak hondatu dituzte. Putzuak lehortzen ari dira, eta uholdeak, zikloiak eta ekaitzak maizago gertatzen dira. Lurren behera etortzeak ugaritzen ari dira, eta populazio osoak eramaten dituzte. Zaharrak eta haurrak katearen maila ahula bihurtu dira…
Etorkizuneko planak:
- Tribuko gazteak trebatzearen alde egiten jarraitzea.
- Basoberritze planetan lan egitea.
- Ezgaitasuna duten helduen haurtzaindegiak abian jartzea.
- Gazte ekintzaileei laguntzea.