Pilar Kaltzada, Save the Childreneko presidente berria

Pilar Kaltzada (Donostia, 1970) da Save the Children erakundearen Espainiako presidente berria, larunbat honetan erakundearen gobernu-organoak berritzeko prozesua egin ondoren.

Pilar Kaltzada (Donostia, 1970) da Save the Children erakundearen Espainiako presidente berria, larunbat honetan erakundearen gobernu-organoak berritzeko prozesua egin ondoren.

PUBLICADO EL:

27 Jun 2023

POR:

Save the Children

EN CATEGORÍA::

Bilbo, 2023ko ekainak 27.- Pilar Kaltzada (Donostia, 1970) da Save the Children erakundearen Espainiako presidente berria, larunbat honetan erakundearen gobernu-organoak berritzeko prozesua egin ondoren.

Lehendakaritza-talde berria honako presidenteorde hauekin osatu da: Gorka Arechabaleta (Boston Consulting Group, Europa eta Latinoamerikarako eragiketen eta finantzen zuzendaritza globala) eta Gema Reig (Abanca Seguros erakundeko Espainia eta Portugalerako Eraldaketa eta Negozio Garapeneko zuzendaria); Isabel Lázarok egingo ditu idazkari-lanak (Universidad Pontificia Comillas unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko katedraduna).

Espainiako Save the Childreneko Patronatuko kide izan da 2016tik Pilar Kaltzada, eta azken hiru urteetan presidenteorde gisa jardun du. Kazetaria eta komunikazio estrategikoko aholkularia da Linking Ideas erakundean, eta erakunde horretako zuzendaria eta bazkide sortzailea da. 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du komunikazioaren arloko aholkularitzan eta kudeaketan, berrikuntzarekin, kulturarekin eta generoarekin lotutako arloetan. Bere ibilbidean zehar, enpresa pribatuetan eta erakunde publikoetan lan egin du exekutibo eta aholkulari gisa, eta hainbat think tank taldetan parte hartzen du, dagozkion eskumen-eremuetan. Ibilbide profesional luzea du komunikabideetan (prentsa idatzia, irratia eta telebista). EnpresaBIDEAren sustatzaileetako bat ere bada.

“Haurren pobreziak, haurren aurkako indarkeriak edo haurrek beren bizitza eta etorkizuna baldintzatzen duten erabakietan parte hartzeko aukerarik ez izateak argi erakusten dute asko dagoela oraindik egiteko haurren eskubideak bermatzeko bidean. Mundu osoko krisi humanitarioek, gerrek eta desorekek eragin handia dute milioika haurren bizitzan, eta ezin gara besoak gurutzaturik gelditu, egoera horiek ez baitira halabeharrezkoak, baizik eta konpondu ahal ditugun eta konpondu behar ditugun oinarrizko eskubideen urraketak”.

Save the Childreni buruz

Mundu osoan haurren eskubideen aldeko borrokan lider lekua betetzen duen erakunde independentea da Save the Children. Duela 100 urte baino lehenagotik ari da lanean, haurrek bizirik jarrai dezaten, ikas dezaten eta babestuta bizi daitezen bermatzeko. Gaur egun, 120 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean, eta, Euskadin, duela 20 urte baino lehenagotik ari da, arlo politikoan eta sozialean jarduera ugari garatuz nahiz hezkuntzaren arloan babesa emanez eta aisialdiko jarduerak eskainiz, Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden 500 haurri baino gehiagori.

Estatuan, duela 30 urte baino lehenagotik ari da lanean, egoera ahulenetan dauden haurrei laguntzeko programetan, eta pobrezia-arriskuan edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden haurrekin batik bat. Espainian abian dituen programen bidez, arreta integrala eskaintzen zaie haurrei eta haien familiei, bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketak ez diezaien eragotzi beren eskubideez gozatzea eta, aldi berean, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.

Informazio gehiago: www.savethechildren.eus.