Pueblo Nuevoko Babesleku Indigenako (Caldono, Caucako Iparaldea, Kolonbia) Rogelio Chate Peñaren hilketa salatzen dugu
PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
Pueblo Nuevo Babesleku Indigenako (Caldono udalerria, Caucako iparraldea) Rogelio Chate Peña autoritate eta jakitun espirituala azaroaren 30ean hilda aurkitu zuten Quinamayó sektorean, Santander de Quilichao udalerrian, aurreko egunetik, Caldonotik Pueblo Nuevora zihoala, desagertuta zegoela jakinarazi ondoren.
Euskal Herriko Hegoa Institutuak (UPV/EHU) elkartasuna adierazten die familiari, Pueblo Nuevoren Kabildoari eta udalerri horretako Sa ‘th Tama Kiwe lurraldeari, talde armatuek eragindako indarkeria eta segurtasunik eza jasaten baititu.
Nasa herriak eta haren buruzagitzek, nekazarien erakundeek eta Caucako gizarte-mugimenduek indarkeria eta jazarpena jasaten jarraitzen dute, lurraldean bizitza eta harmonia mantentzeko borrokan, lurralde-bakea lortzeko bidean aurrera egiten saiatzen diren bitartean.
Hilketa hori, Cauca iparraldean eta Kolonbia osoan gertatu diren beste batzuk bezala, irmo arbuiatzen ditugu. Kolonbiako erakundeei eta nazioarteko elkartasunari eskatzen diegu neurriak har ditzatela pertsonen giza eskubideen defentsa nagusi izan dadin eta bake-elkarrizketetan aurrera egiteko beharrezko ahaleginak egin daitezen, bizikidetza askea ahalbidetuko eta lurraldeetan lasaitasuna bermatuko duten lurralde-espazioak eraikiz.
Informazio gehiago Consejo Regional Indígena del Cauca (CRIC)-ren weborrialdean.