Radio Vinilo-ren ‘elkartasun-uhinak’ ICLIra iritzi dira

Getxotik Mundura,
elkartasun-uhinak, lankidetzaren ahotsa Vinilon

Sarritan ezezagunak diren egoerei argia ematen dien irratia, kontzientzia sortuz.

 

Eginkizun honekin etorri gara Radio Vinilo-ren uhinetara, pozarren, arlo bi zeharo ezberdinetan poztasun haundiak ekarri dizkigun lana ezagutzera emateko asmoz:

  • Ura eta saneamendua
  • Etxeko kutsadura
1. ELKARRIZKETA: martxoaren 22an, ‘URAREN NAZIOARTEKO EGUNA’
Imanol Iraragorri, ICLI Bizkaiko proiektuen arduraduna

 

Egun seinalatu honek guztion hausnarketa merezi du!

Getxotik Mundura-k ere, egutegiaz jabetuta, irrati-saio bat eskaini zigun uraren eta pertsonen arteko harreman konplexuaz hitz egiteko. Konplexua bai neurrigabekeriagatik zein gabeziagatik, zehaztu zuen Gonzalok, saioaren gidariak. Hala da, berretsi zuen Imanolek, ur gabezia garapen gabeziarekin parekatuz. Aldaketa klimatikoak dakarkigun eszenatoki berriak gero eta konplexuagoa egiten du egoera.

Ura ez da oinarrizko bizi-iturria soilik, azaldu du Imanolek, aldi berean nekazal ekoizpenean, osasunean, higienean edo heziketan eragina dauka, bistakoak diren arlo batzuk aipatzearren. Etorkizunean, ohizkoak ez diren iturrietatik ura lortu beharko dugu, bukatu zuen Imanolek, etorkizunera baikorki begiratuz.

Hemen duzue elkarrizketa osoa (10 min 44 seg)

2. ELKARRIZKETA: apirilaren 26an, ‘ETXEKO KUTSADURA”
Carlos Pascual, ICLI Bizkaia-ko lehendakaria

 

‘Munduan pertsona gehiago hiltzen dira kalitate txarreko airea arnasteagatik, HIESagatik edo malariagatik baino’.

Erabateko baieztapen hau, ICLIren eskuetara iritzi zen eta hausnarketara eta ekintza eraginkorrera gonbidatu gintuen Nazio Batuek egindako azterketa baten emaitza da. Honela hasi zuen Carlos-ek bere esku-hartzea: Badakigu munduko biztanlegoaren ia erdiak zoruan sukaldatzen duela, CO (karbono monoxidoa) eta zatiki toxikoak sortuz, ondorioz arnas hartzean osasunean kalte itzulezinak eraginez.

12 herrialdetara (non ICLI-k proiektuak garatzen dituen) eta 9 kontra-partera zuzendutako azterlan batek ondorioztatu zuen kaltetutako biztanleriarengan dagoen sentsibilitate gabezia. Inor ez da jabetzen zein arriskutsua den, belaunaldiz belaunaldi sukaldean aritzeko modu hori normalizatu bait dute, zioen Karlosek. Irtenbide sinple gisa, gailu elektroniko bat diseinatu zen, semaforo gorri, berde eta hori gisa, CO eta partikula esekien maila neurtzeko gai dena. Partikula horiek ohartaraziko dute ingurumenaren osasungarritasuna, eta etxeko zaindari gisa hartuko dituzte txikienak. Produktuaren garapenean hainbat eragilek parte hartu dute, gure inguruko ikastetxeak barne, eta arazoaren larritasunaz ere jabetu dira.

Hemen duzue elkarrizketa osoa (5 min eta 35 segundotik bukaera arte)