Sentsibilizazio jardunaldia Leioako Irlandesas ikastetxean

PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
‘IKUSI, ULERTU, LAGUNDU’

Pasa den ostegunean, martxoaren 13an (2025), ICLIko bi kide, Imanol Iraragorri proiektuen arduraduna eta Juan Ignacio Burgaleta erakundearen idazkaria, Irlandesas Leioa ikastetxera hurbildu ziren, ikasleekin garapenerako lankidetza proiektuetan lantzen ari garen errealitateetako bat partekatzeko: Mozambikeko Casa do Gaiato.
Aurkezpenean DBHko 1. mailako hiru geletako ikasleak eta irakasle batzuk izan ziran. Ordu beteko saioan zehar, Mozambikeri buruz eta Maputo hiriburutik gertu, herrialdearen hegoaldean garatutako programei buruz hitz egin zuten, bereziki Casa do Gaiato umezurztegian eta inguruko herrixketan egindako lanaz. Errealitate horren ulermena errazteko argazkiak eta bideoak partekatu zituzten.
Adin bereko beste haur batzuen benetako istorioetara iristeko aukerak enpatia eta erakutsitako egoerarekiko lotura sentimendu bizia sortu zuen.
Aurkezpenaren ondoren, galdera eta iruzkinen txanda ireki zen, topaketa are gehiago aberastuz, publiko maitagarri honen interes eta parte-hartze maila azpimarratuz.
Jardunaldia ixteko dinamika hau proposatu zuten; euren bizitzen eta Casa do Gaiaton ikasten edota bizi diren gazteen bizitzen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzea. Honela, jarduerak hezkuntzaren, elkartasunaren eta konpromiso sozialaren garrantziaz hausnartzeko aukera eman zien.
Ikastetxeari eskerrak eman nahi dizkiogu bere adeitasun eta harreragatik, eta ikasleei beraien arreta eta ekarpenengatik. Era berean, nabarmendu nahi dugu Leioako udalerriak, udala buru duela, Mozambikeko hegoaldearen garapena bultzatuz ICLIren lanean jarritako konfiantza. Izan ere 2017tik hasita 6 proiektu onartu dira 177.000 €-ko guztizko aurrekontuarekin, eta horietatik 119.000 € Leioako Udalak jarri ditu.
Horrelako ekimenak ezinbestekoak dira mundu bidezkoago eta solidarioago batekiko sentsibilizazioa eta konpromisoa sustatzeko!
Eskerrik asko Imanol eta Juan Ignacio
zuen ahalegin eta erabakitasunagatik !!