‘WASH, ura baino askoz gehiago’ sentsibilizazio-jardunaldia

‘Ruanda: ur-baliabideen bitartez komunitateak konektatzen’

Horrela izendatu zen 2024ko ekainaren 6an Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargoaren (BIIEO) instalazioetan eta laguntzarekin ospatu zen, Marcelle Mardon Zimbabwetar arkitektoak emandako sentsibilizazio-jardunaldia.

Marcellek urteak daramatza Euskadin bizitzen, baina ez ditu ahaztu bere Afrikar sustraiak ezta egunero burua jasotzen saiatzen den kontinente baten beharrizanak.

Kokaleku informaletan Hirigintza-arkitekto gisa egin dituen lanengatik ezagutzen badugu ondoen ere, ez da horregatik soilik, izan ere ICLI-rekin elkarlanean bi alditan joan da Ruandara, COWASAK proiektuaren WASH kontsultore zereginetan. COWASAK proiektuak konpromiso irmoa bait du landa-eremuetan bizi diren pertsona pobretuei edateko ura eta saneamendu-zerbitzuak emateko.

Marcellek azaldu zuen WASH terminoak hiru kontzeptu elkartzen dituela: ura, saneamendua eta higienea – water, sanitation and hygiene, ingelesezko siglen arabera –

COWASAK I-en lorpenak argiak direla azaldu zuen: 6.800 onuradun zuzen, 1.360 etxe, 6 biltegi birgaitu eta beste 6 eraiki, 14 km hodi, 18 iturri publiko, 330 komun … eta hainbat zifra gehiago, tokiko biztanleen baldintza sozioekonomikoak, higienikoak eta sanitarioak hobetuz.

Arrakasta horren bidetik eta proiektuari jarraipena emanez, COWASAK II etorri zen, beharrizana zuten biztanleei putzu, iturri, biltegi eta komun berriek emateko.

Marcellek zioenez, bi proiektu hauek WASH diziplinaren arabera diseinatu dira, eta onez gero, herritarren artean, eraginak nabaritzen ari dira: eskola-absentismo gutxiago eta ondorioz hezkuntza gehiago; higiene gehiago eta osasun hobea, tratatu gabeko ura hartzeak eragindako gaixotasunen atzerapen garbiarekin; emakumeentzako segurtasun handiagoa aire zabalean libratzea saihestuz; eta enplegagarritasuna, ura saltzeko kioskoen arduradun bihurtuz…

Mila mendixken eta ihes egiten utzi nahi ez duen garapena gutiziatzen duen herriari buruzko solasaldi interesgarri batekin amaitu zen saioa … ‘Elkarbizitzarako eredu bat dira’, zioen Marcellek, eta badirudi duela hiru hamarkada gertatutako genozidioa gainditu dutela… ‘Denek hartzen dute parte komunitatearen aldeko jardueretan’, zioen, oso eskuzabalak bait dira… ‘Emakumeen aldeko legeak egiten ahalegintzen den parlamentuan, % 61 emakumeak dira’… dira azaldutako ideietako batzuk.

Eskerrik asko Marcelle jardunaldi hau gurekin partekatzeagatik. Plazer bat izan da!

*********************

Getxotik Mundura Ondas de Solidaridad-ek Marcelleri hitzaldi hau zela eta egindako elkarrizketa interesgarriarekin uzten zaituztegu: