Euskadiko GGKE-ek herritarrak gonbidatzen ditu soilik 5 pertsonaren bitartez planetako edozein biztanlerekin konektatzeko

Colectiva Feminista
Argazkia: Colectiva Feminista de El Salvador

8.000 milioi biztanlez osatutako munduan, 5 pertsonak soilik bereizten zaituzte planetako beste edozein biztanlerengandik: Obama, Rosalia edo Vandana Shivarengandik, baita Peruko nekazari edo Bangladeshko ehungintzako langile batengandik ere.


Garapenerako GKE-ek Euskadiko lankidetza politiken aurrekontu-konpromisoak betetzea eskatu dute ziurgabetasun- eta ezegonkortasun-testuinguru batean funtsezko tresna diren heinean.


Interaktibo berritzaile honek planeta interkonektatuta dagoela erakusten du, eta Euskadiko garapenerako GKE-en proposamenak azaltzen ditu justuagoa eta jasangarriagoa den mundua eraikitzeko.


Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundea nazioarteko lankidetzan lan egiten dute 83 garapenerako GKEz osatuta dago, eta 6 bereizketa-gradu: elkarrengana hurbiltzeko hamaika arrazoi sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du.

8.000 milioi biztanle garen mundu honetan, 5 pertsonak bakarrik bereizten zaituzte planetako beste edozein biztanlerengandik. 6 bereizketa-graduen teoria ezagunaren arabera, 5 pertsonaren bidez, lotura izan dezakegu, adibidez, Obama, Rosalia, Aita Santua edo Vandana Shivarekin. Bai-eta Peruko nekazari batekin, Bangladeshko ehungintzako langile batekin edo Ghanako ikasle batekin ere.

Hori dela eta, kanpaina honekin “erakutsi nahi dugu mundua guztiz interkonektatuta dagoela, eta gure kontsumo-ekintzek, -jarrerek eta -ohiturek ondorioak dituztela gure ingurunetik haratago. Dena lotuta dago: arropa, elikadura, energia, klima-aldaketa, osasuna, hezkuntza, pobrezia, aberastasuna, desberdinkeriak, eskubideak, aukerak, migrazioak…”, kolektiboak dio.

XXI. mendean krisialdi ugari ari dira gertatzen bata bestearen jarraian, konplexuak eta elkarrekin lotuak. Larrialdi klimatikoak, gatazka belikoek, pandemiak eta krisialdi energetikoak kalte larriak eragiten dizkiete milioika pertsonari munduan. Gainera, lehen ekonomia-, ingurumen-, osasun- edo hezkuntza-arazo larriak zituzten eta muturreko egoerak bizi zituzten lekuetan okerragotzen ari dira bizi-baldintzak. Hori dela eta, “erakutsi nahi dugu Euskadiko lankidetza-politika publikoek urruneko lekuetako beste pertsona batzuek bizi duten errealitateekin zuzen-zuzenean konektatzen gaituztela, eta munduan giza eskubideak babesten laguntzea ahalbidetzen digutela”, adierazi dute.

Horretarako, interaktibo berritzailea prestatu dute web-orri formatuan informazioa eskaintzen dute munduko beste pertsonengan dugu bereizketa-gradua ezagutzeko. Halaber, garapenerako GKE-ek gertutik hasita mundua eraldatzeko dituzten proposamenak azaltzen dituzte, eta aldarrikatzen dute helburu hori lortzeko ezinbestekoa dela erakundeen, GKE-en eta gizartearen inplikazioa.

Euskadiko lankidetzaren analisia

Interaktibo honen bidez, gogoratu dute herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromisoa, bai-eta Lankidetzaren Euskal Legearena ere, eta Euskadiko instituzioek beren aurrekontuaren % 0,7 bideratu behar dutela lankidetzara. Hala ere, ohartarazi dute “Euskadiko erakunde publiko nagusiak ez direla % 0,7ra ailegatzen. Batzuk hurbilago edo urrunago daude, baina batek ere ez du betetzen; Gasteizko Udala salbuespena da, urte batzuetan portzentaje horretara ailegatu da-eta, eta gainditu ere bai. Horrek adierazten du borondate politikoa izanda posible dela helburua lortzea”. Azken urteetako portzentajearen bilakaerari dagokionez, “interaktiboak Euskadi geldialdian dagoela erakusten du, aurrekontuak proportzionalki beherako joera erakusten baitu urte askoz geroztik”.

Gainera, ondorioztatu dute azken hamarkadetan Euskadiko instituzioak erreferentzia izan direla nazioarteko lankidetza-politiketara bideratutako kopuruengatik eta planteamendu zein ikuspegi berritzaile eta eraldatzaileengatik. Hala ere, “egun, Euskadi oso urrun geratzen ari da nazioarteko elkartasunean inbertitzeko duen benetako gaitasunetik”. Horren erakusle da Estatuko zenbait autonomia-erkidegok (Valentziakoa edo Katalunia, bereziki) apustua egin dutela lankidetzako aurrekontuak handitzeko eta gorako joerak daudela, “Euskadi, aldiz, egoera kezkagarri batean dago geldialdian dagoelako. Gainera, begirada Europara zabaltzen badugu, 2020an barne produktu gordinaren arabera Euskadik nazioarteko lankidetzara bideratutako zenbatekoa (% 0,15) Europako batez bestekotik oso urrun (% 0,50) dago, eta Nazio Batuen konpromisotik are urrunago (% 0,7)”.

Erakunde publikoek mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko nazioarteko lankidetza bultzatzen duten legeak sustatu behar dituztela gogoratuta amaitu dute. Alde horretatik, Eusko Legebiltzarra Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berri bat izapidetzen ari da erronka globalei eraginkortasunez erantzuteko asmoz. Euskadik herrialde pobreekiko duen konpromiso solidarioa indartuko du, itunak sustatuko ditu, eta koordinazioa eta finantzaketa hobetuko ditu. “GGKEok jarraituko dugu gure eskua erakundeei eta alderdi politikoei luzatzen giza eskubideak, bakea, ingurugiroa eta pertsona guztiek aukera berdinak izatea bermatzen dituzten politikak indartzeko, are gehiago gaur egungo ezegonkortasun eta ziurgabetasun egoeran”, gogoratu dute.

Argazkia: Colectiva Feminista de El Salvador

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat