GGKE-ek Korrikaren lekukoa hartu dute euskarari gure babesa emateko

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak Korrika 2024an hartu du parte

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den aldarrikapen-ekimen kulturala da, eta euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Hori dela eta, 2024ko martxoaren 23an, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak Korrikaren 24. edizioaren 2.563. kilometroa babestu du.

Gure sarearen bazkide diren zenbait GGKEren ordezkariek Korrikarekin bat egin dute Donostiatik pasatzean, eta Munduan zehar ere euskararen alde lelodun pankarta helduta jaso dute Korrikaren lekukoa kilometro batez eramateko.

Garapenerako lankidetza eta hizkuntza gutxituak

Nazioarteko elkartasunak txirotutako herrialdeetan proiektuak bultzaten ditu, esaterako osasuna, hezkuntza, berdintasuna eta, oro har, gisa eskubideak bermatzeko. Horiek aski ezagunak dira, baina prozesuak eta ekimenak ere sustatzen ditu munduan barreneko hizkuntza gutxituak biziberritzeko eta hauspotzeko, minorizatutako komunitateekin batera eta euskarak berak egindako ibilbidetik eta esperientziatik abiatuta. Horri, hain zuzen ere, hizkuntza-lankidetza deritzo.

Horrengatik guztiagatik, ekimen honen bidez gure erakundeak beste pauso bat eman nahi izan du euskara sustatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko, baita gure hizkuntzaren aldeko apustua ere egiteko.

Harro herri!

Korrika 2024ren mezua

ENTRADAS RELACIONADAS

Zorionak eta urte berri on!

Gabon (eta opor) zoriontsuak izan, eta 2025erako indarrak hartu, erronka garrantzitsu bezain zoragarriak baititugu aurretik. Zorionak eta urte berri on!

Utzi erantzun bat